Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Emozioen kudeakez arituko gara Elkarrizketak ziklokoan

Emozioen kudeakez arituko gara Elkarrizketak ziklokoan

Zerbaitek kezkatzen gaituenean, joan egiten zaigu gosea. Eztabaidan aritzen garenean, beroa sumatzen dugu urdailean. Beldurtzen garenean, kostatu egiten zaigu txistua irenstea. Elkarrizketak zikloko hurrengo topaketako gai nagusia izango da emozioen kudeaketa.

Emozioak, gure organismoaren erantzun psikofisiologikoak, oso bizi daude gure bizitzan, eta inork ez du ukatzen gure buru-osasunean eragin itzela dutela eta adimenaren osagarrietako bat direla. Baina… nola zaindu? Nola saihestu arriskuak eta beldurrak biziagotzeko joera hedatu hori?

Erantzunak ez dira errazak; baina, maiatzaren 27an eta 28an Elkarrizketak ziklora joaten direnek horiek bilatzeko tresnak aurkitu ahal izango dituzte, “Zure emozioak kudeatu, zure garuna entrenatu” hitzaldiari esker. Elsa Punset idazle eta dibulgatzaileak emango du, aditua baita adimen emozionalaren gaian. Donostian emango duen hitzaldian David Otaegui Biodonostia institutuko ikertzailea izango du lagun, eta Nafarroan Begoña Perez Erasmus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasle eta Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO katedraren zuzendaria. Bi kasuotan, izena eman beharra dago; hortaz, animatu eta bete hitzaldien fitxetan aurkituko duzun inprimakia, plazak agortu baino lehen.

Emozioen kudeaketa, Elkarrizketak zikloko hurrengo topaketako gai nagusia

Aurrez ere mintzatu gara behin baino gehiagotan zientziaren, etikaren eta humanismoaren alorreko topaketa horietaz. Dakizuenez, LABORAL Kutxak babestu egiten ditu. Iraganean, besteak beste, gai hauek landu dituzte medikuntzako, psikologiako eta psikiatriako goi-mailako adituek: atsekabearen kudeaketa, medikuen eginkizuna gure mendean eta heziketaren mugak. Gaur-gaurko eta gizarte-intereseko gaiez pentsatzeko eta eztabaidatzeko gunea eskaintzea du xede.

Zure emozioak kudeatu , zure garuna entrenatu” hitzaldiaren fitxa teknikoa

Gipuzkoan

Eguna: maiatzaren 27a
Ordua: 19:30
Lekua: Donostiako Kursaal Elkargunea, Ganbara aretoa
Parte-hartzaileak: Elsa Punset eta David Otaegui
Babesleak: LABORAL Kutxa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostialdea OSI
Izena ematea:Jarleku kopurua bete da.

Nafarroan:

Eguna: maiatzaren 28a
Ordua: 10:30
Lekua: Iruñeko Baluarte
Parte-hartzaileak: Elsa Punset eta Begoña Perez Erasmus
Babesleak: LABORAL Kutxa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)
Izena ematea:Jarleku kopurua bete da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.