Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Erosketa arduratsua eta 0 km-ko produktuak, errezeta jasangarria

Erosketa arduratsua eta 0 km-ko produktuak, errezeta jasangarria

Marokoko lekak eta piperrak, Peruko zainzuriak, Kaliforniako intxaurrak… Supermerkatura joaten garen bakoitzean, zentimo batzuk aurrezten saiatzen gara, eta mundu osoko produktuekin betetzen dugu erosketa-saskia, hainbat faktore kontuan izan gabe, hala nola produktu horiek nola ekoizten diren, benetan nongoak diren eta tokiko ekoizleekin nola lehiatzen diren.

Hala ere, irizpide hori pixkanaka aldatzen ari da: ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko kezkaren zein osasun- eta ekonomia-krisiak gure ekoizpen-ehunean izaten ari den eraginaren ondorioz, gure kontsumo-ohiturak aldatzen hasi dira. Joera-aldaketa hori hain sakona izaten ari da, non dagoeneko barneratu baititugu «erosketa arduratsua» eta «0 km-ko kontsumoko materialak eta produktuak» kontzeptuak, «tokiko ekonomia» termino zabalagoaren barruan.

Tokiko ekonomia

Funtsean, hau da tokiko ekonomia, labur-labur: komunitate jakin batek bere eremuko produktuen eta zerbitzuen kontsumoaren bidez garatzeko egiten duen ahalegina. Horrela, hainbat onura ditu:

  1. Tokiko ekoizleen jarduerari eusten laguntzen du, eta aberastasuna ekoizpen-sistemara itzultzen dela bermatzen du.
  2. Oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzen laguntzen du.
  3. Garapen jasangarria hobetzen du.

Tokiko ekonomiaren sistema horretan, erosketa arduratsuak eta 0 km-ko produktuen kontsumoak berebiziko garrantzia dute gaur egun.

0 km-ko produktuak

Kontsumo-puntutik 100 kilometrotik behera ekoiztutako produktuak dira. 0 km-ko produktuek, hurbilen dagoen jarduera ekonomikoa sustatzeaz gain, beste alde on batzuk dituzte, nutrizio- eta ingurumen-arloetan, besteak beste. Hona hemen horietako batzuk:

0 km-ko produktuen bultzada ingurumenarekin duten loturari zor zaio neurri handi batean. Izan ere, jasangarritasunarekiko kontzientzia sendoa garatu dugu azken urteotan, herritarren kezka ekologiko nagusiek adierazten dutenez, eta, horren ondorioz, ingurumenaren aldeko konpromisoak hartu dira esparru guztietatik, gizarte-esparruan hasi eta enpresa-esparruraino.

Tokiko ekoizleak

Dena den, alderdi ekonomikoa ere garrantzitsua izan da; izan ere, beren produktuak online saltzen dituzten tokiko ekoizleak ugaritu egin dira, eskaria nabarmen handitu baita. Hona hemen gure inguruan 0 km-ko produktuak online saltzen dituzten tokiko ekoizleen adibide batzuk:

Ekimen horiek guztiak LABORAL Kutxaren DNAren barruan daude: konpromisoa dugu gure baserritarren eta tokiko ekoizleen ekoizpen-jarduerarekin, sistema berdinzaleago eta jasangarriago baten aldeko gure apustuari jarraituz.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.