Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Etxe-aldaketa egiten lagunduko dizuten appak

Etxe-aldaketa egiten lagunduko dizuten appak

Etxe-aldaketa oso estresagarria izan daiteke. Noizbait egin baduzu, badakizu zertaz ari garen. Zure lehen lekualdaketa bada, presta zaitez: uste baino gauza gehiago izango dituzu metatuta, zalantzarik gabe. Baina ez kezkatu, baliteke konponbidea zure mugikorrean bertan aurkitzea. Etxe-aldaketa izugarri erraztuko dizuten aplikazioen berri eman nahi dizugu oraingoan.

Ia gauza guztietarako aplikazioak daude, eta prozesuaren urrats guztiak erraztuko dizkizute: hala nola enpresarik egokiena aurkitzea, dagoeneko balio ez dizuten gauzak saltzea, espazioak neurtzea, kaxa bakoitzaren edukia kontrolatzea eta altzariak leku berrian nola geratuko diren aldez aurretik ikustea. Izan ere, dena ez dago kontratatzen duzun garraio-enpresaren profesionaltasunaren baitan.

Horrelako tresnen laguntzari esker, etxe-aldaketa seguruagoa, bizkorragoa eta eramangarriagoa izan daiteke. Nolanahi ere, ez ahaztu gorabeherarik izanez gero jaso ditzakezun konpentsazioak kontsultatzea.

Etxe-aldaketa egiteko appak

Mundo Mudanzas: Presupuestos

Etxe-aldaketa egiteko garraio-enpresa bat kontratatu nahi baduzu, komeni da hainbat aurrekontu eskatzea, hori baita prezioak, garraio-motak, baldintzak eta entregatzeko datak konparatzeko modu bakarra. Aplikazio honek aukera emango dizu hurbil dituzun enpresekin txat bidez harremanetan jartzeko eta enpresa horietako profesionalei zalantzak galdetzeko. Harrituta geratuko zara konektatuta dauden enpresen kopuru handiarekin (haien aipamenak eta gomendioak ikusiko dituzu) eta batzuen eta besteen prezioen eta prestazioen arteko aldearekin. Androiderako.

Leadmee Transportes y mudanzas

Kostuak murriztu nahi dituzten eta lankidetzan oinarritutako garraiora eta logistikara jotzea axola ez zaien pertsonentzat pentsatua. ‘Trikimailua’ datza atxikita dauden garraiolariek daramaten karga osatzean, haien bidaia errentagarri egiteko. Erabiltzaileak iragarki bat argitaratzen du, eta jasotzeko eta entregatzeko helbideak, garraiatu beharreko gaiak, datak eta abar zehazten ditu bertan. Informazio hori aurrean dutela, erregistratutako garraiolariek aurrekontu bat eskain dezakete. Androiderako.

Moving Planner eta Pro Moving Planner

Aplikazio hau ordaindu beharrekoa da, eta 4 modulu ditu: harremanak, plangintza, aurrekontua eta denbora-lerroa (ekintzak adostutako aldietan egiten direla kontrolatzeko eta atzerapenak kontsultatzeko kronograma bat). Pro Moving Planner aplikazioak iOSerako bertsioa baino ez du, eta errealitate areagotua erabiltzeko aukera eskainiko dizu, zure etxebizitza berria bistaratzeko, garraiatu beharreko objektuak beren kokaleku berrian nola geratuko diren egiaztatzeko edota eraberritze-enpresari beharrezkoak diren obrak argi eta garbi adierazteko.

Moving Organizer

Aurreko aplikazioaren Androideko alternatiba da. Moving Organizer Lite (doako bertsioan) edo Moving Organizer Pro (ordaintzeko bertsioan) aplikazioa gauzak berriz kokatzeko eta bilgarriak kentzeko zereginak errazten dituen planifikatzaile bat da. Garraiatu beharreko objektu guztiak zerrendatuz ‘kaxa birtualak’ sortzeko pentsatuta dago. Etxe-aldaketa amaitu ondoren gauza jakin bat aurkitzeko, aplikazioa kontsultatu besterik ez dago. Argazki batek erakutsiko digu zer paketetan gorde zen.

MagicPlan

Gelak eskaneatzen ditu eta solairu-planoak sortzen ditu segundo gutxi batzuetan. Errealitate areagotuko zerbitzu honi esker, espazio baten neurriak kalkulatu eta altzariak zure etxebizitza berrian nola geratuko diren jakin ahal izango duzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.

Sortly

Oso baliagarria da zure ondasunak katalogatzeko garaian. Aplikazio honen bidez, daukazun guztia ordenatu, argazkiak egin, etiketa pertsonalizatuak sortu (hainbat QR kode eskaneagarrirekin) eta kaxa bakoitzean dagoenarekin inbentarioa egin ahal izango duzu. Doakoa da Androiderako eta iOSerako dago eskuragarri.

Trello

Etxe-aldaketak egiteko ohiko app bat ez bada ere, oso lagungarria izango zaizu antolatzeko. Lankidetza-tresna honen bidez, proiektuak sortu (hainbat pertsonari esleitu ahal izango dizkiezun zereginen taulen bidez) eta zerrendak, inbentarioak eta lan-fluxuak bildu ahal izango dituzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.

Wallapop

Zerekin geratuko zaren eta zer utziko duzun erabakitzeko garaia da. Wallapop tresnari esker, etekina aterako diozu dagoeneko behar ez duzunari. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.

Vibbo

Vibbo bigarren eskuko salmentarako aplikazio bat da, eta edozer gauza saltzen lagunduko dizu. Animatu eta eman bigarren aukera bat gauza batzuei. Baliagarriak izango dira norbaitentzat, eta zuk espazioa eta dirua irabaziko duzu. Androiderako eta iOSerako eskuragarri.

Docusign

App hau Androiderako eta iOSerako dago eskuragarri, eta dokumentuak elektronikoki sinatzeko eta hirugarren pertsonen sinadurak eskatzeko modu sinple eta seguru bat eskaintzen du. Horrela, beraz, etxe-aldaketari buruzko dokumentuak legez eta segurtasunez sinatu, bidali eta jaso ahal izango dituzu.

HandyMate Lite

Aplikazio hau Androiderako baino ez dago eskuragarri oraingoz, eta zure etxebizitzako gela bakoitzean erabilgarri dagoen espazioa zenbatesten lagunduko dizu, gauzak nola ipin ditzakezun ikusi ahal izan dezazun.

AroundMe

Beharbada ez duzu ongi ezagutuko zure etxebizitza berria dagoen ingurua. Kasu horretan, Androiden eta iOSen eskuragarri dagoen aplikazio hau baliagarria izango zaizu behar duzun edozein zerbitzu- edo negozio-mota hurbil aurkitzeko (jatetxeak, farmaziak, supermerkatuak eta abar).

Aplikazio hauek zure etxe berrirako lekualdaketa erraztea eta etapa berri honetan zorte handia izatea opa dizugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.