Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Etxebizitza erosi edo alokatu?

Etxebizitza erosi edo alokatu?

Bada etxebizitza aukeratzea bikotekidea hautatzea baino garrantzitsuagoa dela dioenik. Guri neurriz gaineko baieztapena iruditzen zaigu, baina, zalantzarik gabe, etxebizitza da pertsona gehienek beren gain hartzen duten gastu-erabakirik garrantzitsuena. Eta bada begia bota diogun pisua baino zerbait erabakigarriagoa: etxebizitza alokatzearen edo erostearen aldeko apustua egiteak bizitza aldatuko digu. Ez dago erantzun hoberik edo perfekturik: etxebizitza erosteak edo alokatzeak buru hotzarekin haztatu beharreko alde onak eta txarrak ditu. Helburua sinplea da: gure berezitasunekin hobekien datorrena hautatzea.

Duela hamarkada bat, gure ingurunean galdera hori egitea berak anatema ematen zuen. Gizarteak aukera horietako baten (erostearen) alde egin zuen, argi eta garbi, eta horrek higiezinen burbuila bortitza eragin zuen, gaur egun bizi dugun krisialdiaren epizentroa. Orduan, mota honetako esaldi irmoak entzuten ziren: “pisuen prezioak inoiz ez du behera egingo” edo “dirua behar izanez gero, ordaindu dudana baino askoz ere garestiago saldu ahal izango dut etxebizitza”. Gero errealitatea iritsi zen, eta, harekin batera, etxebizitzaren prezioak, gainerako produktu edo zerbitzu guztien kasuan bezala, merkatuko arau apetatsuen arabera fluktuatzen duela onartu behar izan genuen.

Aukerarik merkeena
Alderdi ekonomikoari bakarrik men eginez gero, New York Times egunkariak una complejísima y completísima calculadora.  egin zuen, duela bosturteko bat baino gehiago. Erabiltzaileak bere kasu partikularraren aldagai guztiak bete behar zituen, eta sistemak aukerarik komenigarriena ematen zion erantzun gisa, baita bizitzan zehar aurreztuko zuen dolar kopurua ere.

 Tresnak magikoa zirudien, baina arazo txiki bat zuen, aztia izan behar baitzen eremu-pare bat betetzeko: “Zenbat igo edo jaitsiko da pisuen prezioa urtero?” eta “Zenbat aldatuko da urtero zure errenta?”. Hala eta guztiz ere, New Yorkeko egunkariaren lan bikainak oso tresna erabilgarria izaten jarraitzen du, guk geure buruak egoerarik onenean eta okerrenean kokatzeko.

Bizitzan onena eta okerrena gerta dakigukeela mentalizatu behar dugu, hori baita gauzak ondo egiteko gakoa: Euribor, adibidez, ez da beti gaur egungo gutxieneko balioetan egongo –2008an % 5,3tik gora zegoen; gaur egun, ordea, % 0,5ean dago–, gure diru-sarrerak ere beharbada ez dira gaur egungoak izango, eta pisuek ez dute gaur egun horien truke ordaintzeko prest gauden balio bera izango.

Joera kognitibo baten, gure buruak gu engainatzeko erabiltzen duen gezur baten, eraginez, pertsona gehienak nos hace ser optimistas  izaten gara etorkizunari begira. Etorkizunean gauzak hobeto joango zaizkigula pentsatzen dugu; horregatik hartzen ditugu gure gain etorkizuneko kargak, horiek behar bezala gaindituko ditugula uste baitugu. Joera horri kalkulagailua eskuan hartuta egin behar zaio aurre, zoritxarrez, gauza txarrak ere gerta baitaitezke. Eta, horrelakoetan, asko eskertuko dugu alokairuak eskaintzen digun askatasuna hautatu izana.

Askatasuna ala inbertsioa?
Etxebizitza alokatu edo erosi planteatzen dugunean, askatasuna eta inbertsioa aurrez aurre jartzen ditugula uste dugu. Beste edozein inbertsiorekin gertatzen den bezala, etxebizitzak ere arriskuak ditu. Kasu horretan, gure diru-sarrerei eusteko gai ez bagara, etxebizitza eta ordura arte ordaindutako guztia galtzeaz gain, ordaintzeko geratzen zaigun zorra etxebizitzak une horretan balio duena baino haindiagoa izan daite daiteke. Era berean, inork ezin du aurreikusi, urteak joan urteak etorri, etxebizitzak balioa irabazi edo galdu egingo duen.

Alokairua aukeratuz gero, gure ondasunak kaxatan sartu eta edozein unetan joan gaitezke beste etxebizitza batera, garestiagoa den, hobeto kokatuta dagoen edo gure premietara ondoen egokitzen den etxebizitza batera, alegia. Adibidez, ikastetxe batetik edo gure lantoki berritik gertu dagoen etxe batera joan gaitezke, egunero kotxez bidaia neketsu bat egin beharrik ez izateko. Nahi dugunean aldatu ahal izango dugu etxez. Jabetzako etxebizitzaren kasuan, aldiz, erositako etxearen balioa handituko duten nahi adina hobekuntza egin ahal izango ditugu.

Horregatik, iraganeko egia absolutuak alde batera utzi eta aukeraketari tentuz heltzeko garaia iritsi da, guztiontzat aukera bat bestea baino hobea dela ziurtatzen duenari konbentzitzen utzi gabe, hori ez baita egia: bakoitzak gehien komeni zaiona bilatu behar du.

LABORAL Kutxan ez ditugu erantzun guztiak, baina bai hori baino zerbait hobea: zuri etxebizitza alokatzea edo erostea komeni zaizun jakiteko galdera gakoak eskaintzen dizkizugu. Har ezazu parte prestatu dugun infografian, etxebizitza erostea edo alokatzea komeni zaizun erabakitzen lagunduko baitizu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.