Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Etxerako premiazko zerbitzua eska dezakezu mugikor edo tableta bidez

Etxerako premiazko zerbitzua eska dezakezu mugikor edo tableta bidez

“Etxean sartzeko ateko kristala apurtu zait, eta beldur naiz erraz sar daitezkeelako lapurretan egitera. Zer egin dezaket?”. “Etxebizitza urez gainezka daukat! Dirudienez etxeko tutu bat apurtu da eta ezin dut ur-ihesa gelditu. Nork lagun diezadake?” “Auzoko guztiak etxean daude lasai-lasai telebista ikusten eta nik ez dut argirik nire etxebizitzan. Zer egin dezaket?” Egokitu al zaizu egoera horietakoren bat? Denok nahiko genuke etxean izan ohi ditugun noizbehinkako arazoetatik libre egotea, baina denok izan ohi ditugu ezusteko txikiak. Horregatik, garrantzitsua da etxe-aseguru on bat izatea eta, elektrikari, sarrailagile edo beiragile bat behar dugunean, norengana jo jakitea. LABORAL Kutxarekin, zerbitzurik onena duzu bermatuta, eta orain laguntza eskatzea inoiz baino errazagoa da. Larrialdietan, zure mugikorreko edo tabletako appa ireki besterik ez duzu egin behar, edo mugikorretarako gure webean sartu, eta laguntza eskatu ahal izango duzu erraz eta azkar. Klik batekin, profesional bat zurekin harremanetan jarriko da eta laguntza emango dizu.

Azalduko dizugu nola egiten den.

Behin laguntza eskatutakoan, berehala jarriko gara martxan. Profesional bat zurekin harremanetan jarriko da zerbitzua baieztatzeko, zure helbidea idazteko eta zure etxera zer ordutan helduko den jakinarazteko. Premiazko zerbitzua denean, konpromisoa hartzen dugu zure etxebizitzara joan eta arazoa 3 ordutan baino gutxiagotan konpontzeko. Jakina, gerta daiteke zure kasu pertsonala bereziki larria izatea. Horregatik, oso garrantzitsua da deitzen dizugunean egoki deritzozun xehetasun guztien berri ematea. Etxean sartu ezinik geratu zara eta kezkaturik zaude sukaldeko sutan zerbait utzi duzulakoan? Zure etxebizitzan lapurretan egin dutela uste duzu? Eman guztiaren berri, kontuan izan eta ahalik eta azkarren martxan jartzeko.

Nola funtzionatzen du zerbitzuak?

Sartu “aseguruak > Premiazko laguntza behar dut” atalera mugikor edo tableta bidez. Pare bat galdera egingo dizugu, zerbitzu egokia emateko eta loturiko etxe-poliza egiaztatzeko. Hiru urratsetan zerbitzua eskatu eta hiru ordu baino lehen izango duzu konpontzailea zure etxean.

Premiazko zerbitzuak arazoa konpontzeko beharrezko konponketak baino ez ditu barne hartzen:

Jakina, litekeena da aurreneko esku-hartze horren ostean, beste bat behar izatea: kristal berria jartzea, urak sorturiko kalteak konpontzea… Horrek guztiak denbora gehiago behar du, peritua bertaratu behar delako, konpontzeko materialak eskatu behar direlako, ura lehortu arte itxaron behar delako, etab. Baina, bermatzen dizugu premiazkoena azkar-azkar konponduko dugula.

Horregatik honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

Honela ikusten da zerbitzua zure tabletan

1EU2EU

Honela ikusiko duzu zerbitzua zure telefono mugikorrean

aseguruak-mugikorra1aseguruak-mugikorra-2

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.