Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutu... Mundukide

Mundukideri buruzEuskadiko Kutxak elkartasunezko jarduera askotan lagundu eta parte hartzen du. Baina bada bat berezia dena, gure izaera kooperatiboaren muinarekin lotuta dagoena: Mundukide, gure kooperatibetatik sortutako GKEa, behar gehien dagoen tokietan laguntzeko. Ez da norabide bakarreko bidea: gure lankide boluntarioek (sarritan kooperatiba-langile direnek) asko ikasten dute esperientzia aberasgarri horretan, eta gero, itzultzean, ikasitakoa erabil dezakete. Solidario izateko orduan ere gauzak egiteko badela beste modu bat pentsatu nahi dugu.

Mundukide ez da besteak bezalako GKEa. Eskaintzen duen laguntza MONDRAGON kooperatiba ereduan oinarrituta dago. Nahiko berria bada ere, 13 urte besterik ez ditu, bertako kideek eskarmentu handia dute esparru horretan. Kooperatibetan lanean ibilitako hainbat GKEtako boluntarioek fundazioa sortzea proposatu zioten MONDRAGONi, kooperatiba munduaren egiten jakitea profitatuko zuen erakundea, hain zuzen. Bestelako GKEa sortu zen horrela, garapenerako laguntza-lana aurrera eramateko jardunbide kooperatiboak oinarri dituena.

Mundukidek pobretutako herrialdeetara (batzuetan “garapen bidean diren herrialdeak” esaten dieten horietara) eraman nahi du kooperatiben egiten jakitea. Hainbat herrialdetan dihardu proiektuak lantzen, hala nola, Kuban, Brasilen edota Mozambiken. Hiru balio nagusi dira erakundearen jardueraren ardatza: elkartasuna ekonomia irekiko beste esperientzia batzuekin; lana, zeinari kapitalari baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaion; eta gizartea eraldatzea, hau da, pertsona eta gizarte bidezkoagoak eta autokudeatuak helburu dituen aldaketa lortzea.

Proiektuok kontratatutako pertsona batek zuzentzen ditu, eta bera da lekuan lekuko arduraduna. Teknikari bat edo gehiago aritu ohi dira laguntzaile, gutxienez bi urteko epean. Egonaldi luze horiei esker lankide boluntarioak tokiko kulturan integratzen dira eta egote hori ez da anekdota hutsean gelditzen.

Brasil

 

Ildo horretan, esaterako, Eroskiko boluntarioak Brasilera joan dira egitasmo batean MST lurrik gabeko nekazarien mugimenduarekin batera lan egiteko. Besteak beste, nekazaritzako produktuak merkaturatzen dituen kooperatiba baten kudeaketa hobetzen lagundu dute. Euren lanari esker biltegiaren produktibitatea areagotzea lortu dute, eta planifikazio eraginkorra ahalbideratuko duten adierazleak sortu dituzte.

Azken finean, euren enpresan egin ohi zutena egin dute han. Baina badakite handik ekarriko dutena hemendik eramandakoa beste izango dela: “Itzultzean seguruenik erabiliko ditugun gauza asko ari gara ikasten”, dio Igor Martin lankide boluntarioak.

Mikrokredituak Mozambiken

Eroskik banaketan laguntzen duen bitartean, Euskadiko Kutxa bere jardueratik hurbilen dagoen horretan inplikatzen da: mikrokredituak. Mundukidek abiatutako lehen proiektuetako bat da. Proiektu pilotua 2003an abiatu zen, eta 2006tik aurrera doa, abiada onean eta etengabe hazten. 2012an inoizko ekitaldirik onena izan du egitasmoak, 288 mikrokreditu eman baititu, 37.444 euro guztira. Gainera, gora egin du ekimen horretan parte hartzen duten emakumeen kopuruak, eta dagoeneko gizonak baino askoz gehiago dira.

Kredituen dirua abenduan iristen da familietara, gehien behar dutenean. Horri esker, produkzioa areagotzeko nekazaritza-teknika hobeetan inbertitzeko aukera dute. Abuztuan, uzta bildu eta familian kontsumituko ez duten soberakina saldu ondoren, dirua itzultzeko moduan izaten dira. Gure ikuspegitik zenbateko apalak dira, baina euren lurrei etekin nahikoa ateratzeko behar duten aldea dira.

Lehen aldiz parte hartzen duen nekazariari 25 euro ematen zaizkio. Diru hori itzultzen duenean hurrengo mailara igaro daiteke, eta gehienez 225 euro eskuratu uzta bakoitzeko. Itzultze-tasak nahiko handiak dira: % 90etik gorakoak, eta horrek partaideen engaiamendua erakusten du. Nekazari batzuek hamarkada bat daramate proiektuan sartuta, eta urtetik urtera erakusten dute ekintza txikien bidez emaitzetan alde handia lor daitekeela.

Iaz, Euskadiko Kutxako bezeroek 15.000 eurorekin lagundu zuten ekimena. Ekarpena honako kontu honetan egin daiteke: 3035 0001 56 0010122192.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.