Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ezagutzen al dituzu Instagrameko gure lehiaketak?

Instagram eta LABORAL Kutxa: Hilero argazki-lehiaketa bat Igerrak “instagramer” taldearen eskutik eta euskaraz.

Aurten, #hasi hitza oso garrantzitsua baita LABORAL Kutxa egiten dugun pertsonentzat, gure online presentziara beste sare bat gehitzea erabaki dugu. Izugarri hazten ari den sare bisual horrek Twitter-eko erabiltzaile kopurua gainditu du dagoeneko Estatu Batuetan. Instagram bazkari eta katutxoen argazkiak baino zerbait gehiago dela frogatu nahi dugu (baina… ejem!). Horregatik, sare sozial horretara iritsi den lehen banku-erakundeetako bat gara, eta zure partaidetzaren, Igerrak taldearekin dugun lankidetzaren eta lehiaketen aldeko apustua egin nahi dugu.

Ezagutzen al dituzu LABORAL Kutxaren Instagrameko lehiaketak?

Hilean bat proposatzen dugu!

Hitz bat. Hori da hilero proposatzen dizuguna. Hitz bakar bat zure irudimenari hegan egiten utzi eta zure sormena askatu dezazun. Instagrameko abentura honetako gure konplizeek aukeratzen dute hitza: Igerrak taldeak, sare sozial horretako jarraitzaileek eta lehiaketa mota horretako adituek osaturiko euskarazko komunitateak. Horietako batean parte hartzeko, guri jarraitu eta proposatutako hitzarekin lotutako argazki bat edo gehiago etiketatu behar duzu; gero, ea gure epaimahaiak aukeratzen zaituen itxaron behar duzu. Egia esan, lehia gero eta handiagoa da: urtarrilean, parte hartzeko gure lehenengo deiak 500 erantzun baino gehiago izan zituen, eta ordudanik gora egin du partaidetzak. Lehiaketaren bitartez 100 euroko txartel bat irabaz dezakezu Gift4You online dendan gastatzeko. Bertan, aisialdiarekin, bidaiekin, modarekin eta abarrekin lotutako mota guztietako produktuak aurkituko dituzu.

Argazki irabazleak ikusi nahi dituzu?

Erakutsiko dizkizugu!

Urtarrilean, zuen gustuko leku, herri eta hirietako argazkiak bidaltzeko proposamena egin genizuen #Bazterrak hitzarekin. Postaleko hiri baten argazki zoragarri hau izan zen irabazlea:

instagram1

Otsaila urteko hilabeterik hotzena izaten da, eta horixe izan zen proposatutako hitza: #Hotza. Argazki irabazlea zoragarria iruditzen zaigu oraindik ere:

instagram

Martxoan, #lagunak hitza aukeratu genuen. Afariak, bilerak, kafeak… hori proposatu genizuen, eta irudi oroitarazle honek irabazi zuen:

instagram3

Apirilean, #gurekultura hitzarekin lotutako zerbait bidaltzeko eskatu genizuen, eta honako hau izan da erretratu irabazlea:

instagram4

Hurrengo hitzak ezagutu nahi dituzu?

Maiatzean, #loreak izango da gaia. Ekainean, #merkatuak, auzoko saltokiei eta merkatuei lekutxo bat egiteko. Uztailean, eta beroari aurre egiteko, #ura izango da gaia. Irailean itzuliko gara, #elkarlanean hitzarekin. Urrian #udazkena izango da hitza, urtaroaren izena, eta asteazkenean, berriz, #kristalak izango dira protagonistak. Urteko azken hilabeterako #etxean utziko dugu.

Badakizu, jarraitu gaitzazu Instagramen, atera kamera edo prestatu mugikorra, eta parte hartu!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.