Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Frankizia-kontratuetan kontuan hartu behar diren alderdiak

Frankizia-kontratuetan kontuan hartu behar diren alderdiak

Urte asko dira frankiziak nabarmen hazten ari direla, negozio berriak irekitzeko aukera gisa. Mundo Franquicia Consulting etxeak egindako azterketaren arabera, frankiziaren sektoreak 20.066 milioi euro fakturatu zituen 2014an Espainiako estatuan, txikizkako merkataritzak guztira fakturatutakoaren % 9,36.

Artikulu honen helburua frankiziaren kontzeptura hurbiltzea da, frankizia-kontratuen ohiko klausulen berri ematea eta akordioa negoziatzeko orduan emaitza hobeak izateko jarraibide batzuk eskaintzea. Azken horri dagokionez, kontuan hartzekoa da frankizia zenbat eta arrakastatsuagoa izan orduan eta txikiagoa izango dela gure negoziatzeko marjina.

Zer da frankizia-kontratua?

Frankizia-kontratua arautzen duen lege berezirik ez dago, baina Txikizkako Merkataritzaren Legearen 62. artikuluan azaltzen den definizioak dioenez, akordio edo kontratu mota horren bidez enpresa frankizia-emaileak frankizia-hartzaile denari produktu edo zerbitzuak merkaturatzeko bere sistema ustiatzeko eskubidea ematen dio.

Halaber, frankizia-erregimeneko merkataritza jarduera eta frankizia-emaileen erregistroari datuak komunikatzea arautzen dituen otsailaren 26ko 201/2010 Errege Dekretuak honela definitzen du frankizia-kontratua: “kontratu horren bidez, enpresa frankizia-emaileak frankizia bat ustiatzeko eskubidea ematen dio frankizia-hartzaileari, merkatu jakin batean, finantza-ordainaren truke –zuzeneko ordaina, zeharkakoa edo biak-. Frankizia hori emaileak lehenagotik nahikoa esperientziaz eta arrakastaz ustiatzen diharduen negozioa edo merkataritza-jarduera da, zeinaren bidez produktu edo zerbitzu jakin batzuk merkaturatzen diren”.

Frankizia-hartzaileak zer lortzen du?

Kontratuaren xedea marka bat da, eta honako bereizgarri hauek ditu: frankizia-emaileak produktua, zerbitzua edo merkataritza-formula edo know-howa (egiten jakitea) eskaintzen du eta baita laguntza teknikoa ere.

Eta frankizia-emaileak?

Jasotakoaren ordainetan, frankizia-hartzaileak sarrera-kanona ordaindu behar du, aldizkako ordainketak egin (royaltyak) eta produktua banatu eta saldu; normalean, burututako salmenten ehuneko jakin bat ordaindu beharko du.

Frankizia-kontratuaren alderdi garrantzitsuak

Aldeek onartutako eskubide eta betebehar guztiak, akordioaren iraupena eta suntsiarazteko baldintzak, kontratuan bertan daude araututa. Beraz, funtsezkoa da zehatz-mehatz jakitea eskubideen, betebeharren eta baldintza suntsiarazleen norainokoa.

Kasu gehienetan kontratuak estandarrak izaten dira, eta klausulak aurrez finkatuta eta idatzita edukitzen dituzte frankizia-emaileek. Nolanahi ere, komenigarria da kontratua adituen laguntzarekin aztertu eta alderatzea.

Bukatzeko, gogoratu zalantzaren bat baduzue frankizia-kontratu bat negoziatzeko edo klausularen baten norainokoa interpretatzeko orduan, lagundu eta modu pertsonalizatuan aholka zaitzaketen profesional-taldea duzuela eskura LABORAL KUTXAren Consulting-PRO zerbitzuan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.