Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gehien komeni zaizun osasun-asegurua duzu?

Gehien komeni zaizun osasun-asegurua duzu?

“Aberastasun garrantzitsuena osasuna da”, idatzi zuen Ralph Waldo Emerson poetak. Antzeko zerbait uste zuen Thomas Carlyle idazle eskoziarrak –”osasuna duenak itxaropena du, eta itxaropena duenak dena du”–, eta, beharbada, garai guztietako medikurik ospetsuena izan zen Hipócrates greziarrak ere −”pertsona jakitun batek ondo jakin beharko luke giza bedeinkaziorik handiena osasuna dela”−.

Bat gatoz horiekin, eta horregatik, gaur horretaz hitz egin nahi dugu, osasunaz eta zuretzat eta zure familiarentzat prebentziorik handiena eta tratamendurik onenak bermatzeko moduari buruz, hain zuzen. Dakizun moduan, bulegoetan eta marka beraren pean finantza- eta aseguru-adituak elkartzen dituen banka-eredu bakarra gara. Horregatik, osasun-asegururik onena eskain diezazukegu.

Kirola egiten duzu? Familia handitu da edo hala egitea aurreikusten duzu? Prest egon nahi duzu gaixotasunak jasateko arriskuaren aurrean? Edozer gauza gertatuz gero estaldura medikorik onena izango duzula jakinda, lasai bidaiatu nahi duzu? Bigarren mediku baten iritzia jaso nahi duzu? Dermatologia, oftalmologia, odontologia edo podologiako aditurik onenak izan nahiko zenituzke? Errehabilitazio-saioak, tratamendu onkologikoak, hortzetako estaldura, sendagaietan gastatutako dirua itzultzeko farmazia-estaldura… Osasun-aseguru handi batek hori guztia eskain diezazuke.

Ezagutzen al duzu Sanitas Más Salud Plus, gure osasun-asegurua?

Sanitas Más Salud Plus osasun-laguntzaren inguruko produktu bat da, estaldurarik osoena, kalitaterik onena eta Sanitasek nazio mailan duen mediku-taldea erabiltzeko aukera eskaintzen duena. Horrez gain, asegurua estaldura gehigarriekin osatzeko aukera eskaintzen du.

  • Lehen mailako medikuntza: medikuntza orokorra, pediatria, OLT, larrialdi-zerbitzuak.
  • Medikuntzako espezialitate guztiak: pediatria, oftalmologia, ginekologia, dermatologia eta abar.
  • Proba diagnostikoak: analisi klinikoak, ekografiak, erradiografiak eta abar.
  • Metodo terapeutikoak: errehabilitazio-saioak, tratamendu onkologikoak eta abar.
  • Ospitaleratzea behar duten nahiz ospitaleratzea eragiten ez duten ebakuntza kirurgikoak.
  • Hortzetako estaldura: Sanitas Dental 21 produktuaren barnean dago eta gure hortz-sareko zentro eta odontologo guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen du. Estaldurak 30 zerbitzu baino gehiago eta % 21eko beherapena eskaintzen ditu tratamendu odontologikoetan.
  • Estaldura berrien artean, 6 podologia-saio eta atzerriko larrialdi-zerbitzua gehitu ditugu (12.000 euroraino urtean).
  • Eta hori ez da guztia, esteka honetan kontsulta ditzakezun estaldura gehigarriak baititugu, hala nola, sendagaietan gastatutakoa itzultzeko estaldura, aldi baterako ezintasunaren estaldura, gure katalogotik kanpoko espezialista-gastuak itzultzeko estaldura… eta askoz gehiago.

Xehetasun gehiago nahi badituzu edo aurrekontu bat nahi baduzu, eskatu hitzordua gure bulegoetako batean, edo nahiago baduzu, erabili gure web-orriko dei-zerbitzua. Deitu 901 100 200 telefono-zenbakira edo guk deituko dizugu, doan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.