logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Gutun Berdea eguneratu egingo da, eta digitala izango da ekainaren 1etik aurrera

Gutun Berdea eguneratu egingo da, eta digitala izango da ekainaren 1etik aurrera

Europako osasun-egoerak pixkanaka hobera egin ahala, pertsona askok errepide bidezko bidaia bat planifikatu ahal izango dute hurrengo hilabeteetan; hori bai, beharrezko prebentzio-neurriak eta norbera babesteko neurriak mantenduz. Horietako bat bazara eta beste herrialde batzuetara autoz bidaiatzeko asmoa baduzu, komenigarria da ¾eta batzuetan nahitaezkoa ere bai¾ Gutun Berdea eskatzea. Dokumentu horren bidez, zure ibilgailuak erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua indarrean duela egiazta daiteke beste herrialde batzuetako agintarien aurrean.

Zer da Gutun Berdea?

Orain arte, Gutun Berdea zure aseguru-etxeari eskatu behar zenion kolore horretako dokumentu bereizgarri bat zen, eta zure ibilgailuan fisikoki eraman behar zenuen atzerrira bidaiatzeko. Dena den, ekainaren 1etik aurrera, joan den mendearen erdialdetik indarrean egon den formatu fisikoa digital bihurtuko da. QR kode bat izango du haren benetakotasuna egiaztatu ahal izateko, eta gure telefono adimendunean eraman ahal izango dugu. Hala ere, momentuz nahitaez eraman beharko da dokumentuaren kopia bat inprimatuta, baina dagoeneko ez da beharrezkoa izango paper berdean izatea: zure etxean bertan inprimatu ahal izango duzu, DIN A4 formatu arruntean eta zuri-beltzean, hegazkinera igotzeko txartelekin gertatzen den bezala.

Hainbat arrazoirengatik erabaki da dokumentu fisikoa beste digital batekin ordeztea: lehenik eta behin, asegurua duten pertsonek formatu berria azkarrago eta errazago eskuratu ahal izango dutelako, eta dokumentua faltsutzea zailagoa izango delako, PDF formatuan igortzen baita. Gainera, papera ezabatzeak jasangarritasuna hobetzen lagunduko du.

Nola eskatu Gutun Berdea?

Zure ibilgailuarekin atzerrira bidaiatu behar baduzu, dokumentu digital berria eskatu beharko diozu LABORAL Kutxaren zure aseguru-bulegoari, eta hark posta elektronikoz bidaliko dizu. Bide batez, dokumentuaren iraungitze-data egiaztatu beharko duzu bidaiatu aurretik; izan ere, Laboral Kutxan eta Seguros Lagun Aron eskaera egiten denetik berritzeko egunera arte ematen dugu, eta berriz eskatu beharko duzu gero berriz bidaiatu behar baduzu.

Noiz da derrigorrezkoa Gutun Berdea eramatea?

Gutun Berdea eramatea ez da derrigorrezkoa Europar Batasuneko errepideetatik mugitzeko, baina gomendagarria da Andorra, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitzaren kasuetan. Bestalde, Gutun Berdea nahitaez eraman behar da Europako Esparru Ekonomikoaren barruan ez dauden eta aipatutakoak ez diren herrialdeetan, hala nola Albanian, Azerbaijanen, Bielorrusian, Iranen, Israelen, Mazedonian, Marokon, Moldavian, Montenegron, Errusian, Tunisian, Turkian eta Ukrainan. Herrialdeen zerrenda eguneratua kontsulta dezakezu esteka honetan. Gogoratu beste herrialde batzuetan mugako asegurua beharko duzula zirkulatu ahal izateko.

Nolanahi ere, autoa hartu eta zure bidaiari ekin aurretik, kontsulta itzazu gure inguruko herrialdeek pandemiaren ondorioz ezarri dituzten murrizketak. Adibidez, Frantzian sartzeko ¾kontinenteko herrialde gehienetara sartzeko atea da¾, 11 urtetik gorako pertsona guztiek PCR proba baten emaitza negatiboa aurkeztu behar dute, eta bidaiaren abiapuntutik irten baino gehienez 72 ordu lehenago egin behar da proba hori; Italiako agintariek ere eskakizun berbera ezarri dute. Beste herrialde batzuetan, hala nola Portugalen, Belgikan, Alemanian eta Suitzan, bisitariek berrogeialdi bat egin behar dute. Mota horretako neurriak etengabe aldatzen ari dira herrialde bakoitzeko baldintza epidemiologikoen arabera; beraz, informa zaitez ondo bidaia hasi aurretik.

Autoaren aseguruarekin lotutako zerbaiti buruzko zalantzaren bat baduzu, zure ordainagiriak eta baldintza partikularrak kontsultatu edo horren berri eman dezakezu, LABORAL Kutxaren Online Bankaren bidez.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean