Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Inbertsioaren garrantzia

Inbertsioaren garrantzia

Bi urte eta gero, Euskadi 2011ko hirugarren hiruhilekoan hasitako bigarren atzeralditik irten berria da. Gogoan izan behar dugu 2010ean finantza-sektorearen arriskua eta zor subiranoa lotzen zituen zirkulu gaiztoak itolarrian jarri zuela Europa, eta Europa bera ez zela zentzuzko erantzunik emateko gai izan atzeraldian urtebete igaro arte. Arrisku-primak gehiegizko balioetan iraun zuen harik eta 2012ko erdialdean Europako Banku Zentralak (EBZ), bonuak baldintzapean eta mugarik gabe erosiko zituela iragarriz, euroaren proiektuari behin betiko babesa eskaini zion arte. Gure iritzian, Europako buruzagiek ez zituzten eman Banku Batasunerantz eman beharreko pausuak baina, halere, EBZren erantzuna aski izan zen pixkanaka-pixkanaka atzeraldia gainditzen hasteko. 2013ko bigarren hiruhilekoan abiatu zen irteera teknikoa, orduko hartan hiruhilekoen arteko % 0ko hazkundea izan baitzen, urte bereko azken hiruhilekoan errepikatu zen datua.

2014an egin beharreko galdera zera da: eta orain zer? Krisian bost urte igaro ondoren, hazkundearen bidea berreskuratu ala berriz eroriko gara? Joan den abenduan egoerari buruzko azterketan esan genuen hazkunde-fase ahul eta hauskor baten aurreikuspenak iragar daitezkeela, eta Euskadin % 0,8 inguruko hazkunde-tasa etor litekeela 2014an. Motorra, berriz ere, kanpoko sektorea izango da baina lehen aldiz, barne-eskaeraren hazkunde txikia ere sumatzen da, batik bat kontsumo pribatuaren jokabideak eraginda.

Enplegua eta inbertsioa
Logikoki, aurreikusten den bezalako hazkunde-tasak ez du ekarriko aldaketa handirik lan-merkatuan, ez bada landunen kopuruak gora egin eta langabezia-tasak hobekuntza txikia izango duela. Nolanahi ere, kanpoko sektorearen jokabideak enpresen emaitzak hobetu eta inbertsio-prozesua indartu beharko luke. Horri esker, zirkulu onuragarria jarriko litzateke abian, enplegu garbia hobetu eta, azken buruan, ekonomiaren barne-eskaria zertxobait indartzeko moduan.

Nolanahi ere, datuek agerian jartzen dute aipaturiko prozesuan lehen urratsak baino ez ditugula egin, oraindik orain inbertsioa ez baita behar bezala indartu. Gure aurreikuspenen arabera, 2014-2015 biurtekoan inbertsioa indartu eta 2015-2016 aldian lan-merkatuaren eta barne-eskariaren hobekuntza nabaritzen hasiko da.

Agerian dagoenez, aipaturiko egoera gauzatzeko ezinbestekoa da kanpoko sektorea bultzatzea, eta ez dugu ahantzi behar maila globalean ere badaudela ageriko arriskuak (bai eta agerikoak ez direnak ere, baina horiek, definizioz, ezin dira zerrendatu): garatze-bidean dauden herrialdeen dezelerazioa, Erreserba Federalaren (FED) erosketa-programa pixkanaka murriztea, Europako arazoak, etab.

Halere, dena ondo badabil, 2015ean langabezia-tasa murrizten hasteko moduko hazkunde-tasak eskuratzeko aukera aurreikusten da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.