Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Interneten gehien egiten diren hipotekei buruzko 5 kexak

Interneten gehien egiten diren hipotekei buruzko 5 kexak

Zer bilatzen dugu hipoteka batean? Zer aldaketa proposatuko zenizkioke banku-erakunde bati, eskaintzen duen informazioa hobetu dezan? Zer nolako zalantzak sortzen dira etxe baterako mailegua kontratatzeko orduan? Banku-erakunde gisa, galdera horien erantzunak ezagutzea da gure betebeharra, gure zerbitzuak hobetzen jarraitzeko. Horregatik, 2015eko uztailetik urrira ikerketa bat egin dugu Interneten, eta Sareko erabiltzaileek foroetan, online egunkarietan eta bankarekin, hipotekekin eta ekonomiarekin lotutako mota guztietako edukietan esaten dutena entzun dugu (gure erakundeari edo beste batzuei dagokienez).

Jarraian, azterketa horren emaitza agertzen da. Bertan, Interneteko ia 900 erabiltzailek esandakoa aztertzen da, eta hipoteken inguruko 5 hobekuntza-eremu garrantzitsuenak jasotzen dira.  Eremu bakoitzean, hobetzeko egiten ari garena jaso dugu. LABORAL Kutxan lan egiten dugun pertsonak ez gara perfektuak, baina gero eta hobeto erantzun nahi diegu gure bezeroen kezkei.

Bat: Informazio gehiago

Hori da hipoteken erabiltzaileek eskatzen dutena, erosi nahi duten produktuarekiko ezjakintasuna adierazten baitute. Banku-erakundeekiko kexa nagusia argitasunik eza da, eta oso ohikoa da zalantzaz betetako pertsonak aurkitzea. Horrek azterketaren bigarren ondorioa azaltzen lagun diezaguke, Internet ezinbesteko tresna baita informazioa bilatzeko. Mota guztietako online azterketak, analisiak, erreportajeak eta erremintak daude zalantza horiek guztiak argitzen saiatu eta hipoteka bat zer den eta zer ez den ulertarazteko.

Bi: Maileguekin lotutako produktuek kexak sortzen dituzte

Oro har, hipoteka-mailegu bat kontratatu nahi duten pertsonei ez zaie gustatzen harekin lotutako produktuak egotea, etxeko aseguruak edo txartelak, esaterako. Hipotekaren hileko kuotaren gastuari aurre egin behar dietenean, horiek sor ditzaketen karga osagarriek kezka sortzen diete.

Hiru: Izapideak azkarrago

Interneten informazioa partekatzen dutenek konponduta ikusi nahiko luketen beste gai bat hipoteka-prozesua bizkortzea eta arintzea da. Bezero askorentzat, egin beharreko izapide-kopurua oso gogaikarria da, eta oniritzia jaso arte gainditu behar dituzten oztopoez kexatzen dira. Kexa nagusiak izapide horien moteltasunarekin eta egin beharreko izapide guztiekin lotuta daude.

Lau: Lotutako interesak eta kostuak eta itzulketak, hobetu beharreko beste alderdi bat

Kexen laugarren arrazoia izapide horiekin guztiekin lotutako kostuak dira. Kasu gatazkatsuenetan, hau da, arazoren bat izan denean eta erakundeek itzulketak egin beharra aitortu dutenean, prozesuak nahi baino gehiago iraun duela adierazten dute Interneteko erabiltzaileek.

Bost: Gizarte-erantzukizun handiagoa gizartearekin

Banka kooperatibo gisa, funtsezko alderdia da LABORAL Kutxarentzat, baita finantza-sektorearen gizarte-erantzukizuna handitu dadila eskatzen duten banku-erakundeetako bezeroentzat ere.

LABORAL Kutxan hobetzeko egiten ari garena

  • Lotutako produktuak… nahi badituzu bakarrik: Hipoteka-mailegu bat nahi duten LABORAL Kutxako bezeroek ez dute lotutako produktuak dituen mailegu bat kontratatu beharrik izango, horrelako loturak dituzten hipotekak nahiz loturarik gabeko hipotekak baititugu. Guk dena azalduko dizugu, eta zuk gure katalogoko zein produktu kontratatu nahi dituzun aukeratuko duzu.
  • Izapide sinpleagoak: Badakigu izapideak, ilarak, itxaronaldiak eta izapideetarako joan-etorriak nekagarriak direla eta horiek guztiak ahalik eta gehien errazten eta murrizten saiatzen gara.
  • Lotutako kostuak, ahalik eta gutxien: Normala da internautek eta Sareko erabiltzaileek hipoteka-maileguekin lotutako kostuen inguruko kexak izatea, produktu horrek oso gastu garrantzitsua eragiten baitu hilero. LABORAL Kutxan, kostuak ahalik eta gehien doitzea da gure konpromisoa, horiek oso garestiak izan ez daitezen.
  • Gizarte-erantzukizuna, gure izateko arrazoia: Kooperatiba bat gara, eta gure jardueraren irabaziak langileengana itzuliko dira, baita gu sortu ginen gizartera ere. Informazio gehiago nahi baduzu, Zertan igartzen da LABORAL Kutxa kooperatiba dela? irakur dezakezu. Infografia horretan argi eta garbi laburbiltzen da banku-erakunde gisa dugun berariazkotasuna.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.