Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak

Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak

Konferentzia teknologikoa, LABORAL Kutxaren Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketek hamar urte bete dituzte, maiatzaren 11, Donostian.

Konferentzia sorta horretako lehen zikloak gai zoragarri bat izan zuen gogoetagai: iraultza teknologikoaren bi alderdiak. Zer ari gara sortzen, mundu hobea, konektatuagoa eta ezagutza eskuragarriago jarriko duena? Ala gezurrezko berriez betetako gizarte bat, non gure intimitatea interes pribatua duten korporazio multinazionalen esku jartzen dugun?

Iraultza teknologikoa. Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak

Erantzunak, maiatzaren 11n, Donostian

Horretaz guztiaz, teknologiaren aukerez eta horren arrisku eta ziurgabetasunez mintzatu ziren, maiatzaren 11n, Donostian, alde batetik, filosofian doktore, ikertzaile eta matematikari bat eta, bestetik, fisikari bat, gure bizitzan guk uste baino presentzia handiagoa duen arlo batean aditua: adimen artifizialean. Lehena Javier Echeverría da, gaur egun ikerkuntza-irakaslea Ikerbasque Berrikuntzaren Euskal Agentzian eta iaz urteko euskal curriculumik onenaren Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria irabazi zuena. Bigarrena, Humberto Bustince dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazio Departamentuko katedraduna.

LABORAL Kutxaren Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen X. edizioa ireki zuen hitzaldia arratsaldeko Gipuzkoako hiriburuko Londres hotelean egin zen. Moderatzailea Xabier Goicoechea izan zen, Donostialdea ESIko zuzendariorde medikoa (azken urteotan ziklo hauek bultzatu dituen erakundeetako bat da Donostialdea ESI).

Hamar urteko elkarrizketak eta gogoetak

Orain hamar urte, hainbat ezagutza-arlotako adituak bilduko zituen eztabaidarako eta pentsamendurako foro bat sortzeko asmoa bultzatu genuen LABORAL Kutxan, haiei entzun eta haiekin hitz egiteko helburuarekin. Aditu horiek bokazio humanista izan behar zuten, baita interes handiko ibilbide profesionala ere, bai zientziaren alorrean, bai publiko handiarentzat interes orokorrekoa izan zitekeen beste arloren batean. Areago, haien elkarrizketak gai izan behar zuen gaurkotasuneko eztabaida handietakoren batzuk argitzeko eta bizi garen mundua, aldaketa sozialak eta teknologikoak direla eta etengabe asaldatuta dagoena, hobeto ulertzeko.

Orain, hamar urte geroago, Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak errealitate bat dira, eta harro senti gaitezke haietaz; izan ere, urtez urte, oso gai interesgarriez hausnartzeko aukera eman digute, hala nola emozioak kudeatzeko dugun gaitasunaz, osasun publikoan egiten den minaren tratamenduaz eta hezkuntzaren mugez. LABORAL Kutxan horrelako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu; izan ere, aukera ematen digute gizarte-lanaren esparruan gure ekarpena egiteko sortu gintuen eta hainbeste zor diogun gizartearen aurrerabideari.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.