Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kaixo!

Kaixo!

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak ezinbestean ulertu behar genuen elkar. Kooperatibak gara, antzeko ingurune geografikoan egiten dugu lan, eta gizartean dugun funtzioa aberastasuna sortzen laguntzea dela uste dugu. Beti izan dugu argi ez garela negozio hutsa. Nahitaezkoa zen denborarekin proiektu komunean bat egitea. Duela hilabete batzuk bat-egitea gauzatu genuenetik enpresa bakarra gara legearen arabera, baina gure batasuna paperetatik haratago eraman behar genuen. Orain batera goazela erakutsi nahi genuen, indartsuagoak garela eta hobeto defenda dezakegula gure izaera mundu gero eta globalizatuagoan. Horregatik, marka (Laboral Kutxa), logoa eta bloga estreinatu ditugu. Cajalaboralcontigo.com eta Ipar Kutxaren bloga egiten genituen profesionalok elkarren ondoan arituko gara gune berri honetan. Zurea ere badela senti dezazula nahi dugu.

Sei urte eskaseko aldearekin sortu ziren Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa, 1959an eta 1965ean hurrenez hurren. Egun, mende erdi geroago, elkar hartuta, lehen euskal kreditu-kooperatiba eta estatuko bigarrena gara. Gure negozio-bolumena 24.564 milioi eurokoa da (eta gure fondo propioak 1.379 milioikoak), eta horretan Euskadin Kutxabank eta BBVA bakarrik ditugu aurretik. Hori guztia euren aurrezkiak gure esku utzi dituzten 1.300.000 bezerori zerbitzua eskaintzeko. Ez da gutxi, kooperatiba-izaerari eta gauzak bestela egiteari uko egin ez dioten bi erakunderentzat.

Saiatu gara bat-egitea ahalik eta arinena eta mailakatuena izaten. Horretarako denbora hartu dugu. Duela urtebete baino lehenago hasi ziren bi erakundeen arteko elkarrizketa formalak, gaur egun Laboral Kutxa dena sortzeko helburuarekin. 2012ko martxoa eta azaroa bitartean, desagertu ziren erakundeen arteko komisioak eta informatika-ekipamenduak akoplatzeari ekin genion. Azpiegitura osoa biribildu beharra zegoen, plazaratzeko orduan gure irudi berria azala bakarrik izan ez zedin. Logo berriak integrazio sakonagoa adierazi behar zuen, burututako bat-egitea.

Antzeko ingurune geografikoan lan egiten genuen bi erakunde izanik, kasu batzuetan sukurtsalen bat itxi behar izan dugu, zerbitzua hurbileko beste batean eskain genezakeelako. Kasu horietan lan-bazkideen aurre-erretiroen bidez doitu ditugu langile-taldeak. Bazkide bakar batek ere ez du lanpostua galdu arrazoi horregatik. Gaur egun 2.500 lagunek egiten dute lan Laboral Kutxa entitatean. Gehienak kooperatibistak dira eta, beraz, boto-eskubidea dute entitatearen organo gorena den Batzar Nagusian.

Bezeroak ere protagonista dira Laboral Kutxa entitatean

Laboral Kutxa entitatean bezeroak ditugu ardatz, eta hori egitasmoa baino gehiago da. Entitatearekiko lotura estuena duten bezeroak ere bazkide izan daitezke: hurbilen ditugun bezeroak kapital sozialean parte hartzera gonbidatzeko prozesua jarri genuen abian 2013ko otsailean, kooperatibista txikiak izateko aukera eskainiz.

Bat-egitearekin lortu nahi dugun helburua, adierazi izan dugunez, honako hau da: “gizarte-ekonomiako finantza-entitate baten proiektua sustatzea, jorratzen dituen merkatuak finantza- eta aseguru-zerbitzuez hornitzen diharduena, betiere, gaur egun estatuan ematen ari den finantza-sistemaren bankarizazio-prozesuaren aldean bestelakoa den eredua oinarri hartuta”. Bestelakoak gara eta horretaz harro gaude. Mende erdiz eutsi diogu izaera horri, eta gutxienez beste horrenbeste denbora irauteko zimenduak jarri ditugu bat-egitearekin. Ez diogu uko egingo garena izateari.

Edonon eta edonondik

Sorreratik abian ditugun 380 sukurtsaletan baino gehiagotan aurkituko gaituzu, Euskadin, Nafarroan, Aragoin, Errioxan, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen eta Madrilen.  Baita ere, beti bezala, gure telefono eta Internet bidezko banku-zerbitzuetan.

Eta, noski, blog honetan. Bertatik, mundua ikusteko dugun modua erakutsi nahi dizugu, eta zuk zeure kezkak adieraz diezazkiguzun. Post bakoitzarekin gure izaera eta egunerokotasuna apur bat gehiago ezagutuko dituzulakoan gaude. Berriro jaio garenez, gazte sentitzen gara berriz, 54 urte beteak baditugu ere.

Ilusioz beterik heldu diogu aurretik dugun abenturari, eta zure galderak, animoak eta, batez ere, hobetzen lagunduko diguten kritikak jaso nahi ditugu. Ba al zatoz gurekin?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.