Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kooperatiba-sozietatea sortzearen abantailak

Kooperatiba-sozietatea sortzearen abantailak

Negozio berri bati ekiten diogunean normala da zalantza ugari izatea. Lehenetariko bat gure jarduerak izango duen legezko formulari buruzkoa da: autonomo modura emango al dut izena? Hobe al da sozietate mugatu bat sortzea? Zer abantaila dituzte kooperatibek? Gure enpresarentzat aukeratuko dugun formularen araberakoa izango dira geroko funtzionamendua eta kudeaketa. Adibidez, lan-taldea osatzekotan bagabiltza, kooperatiba-sozietatea sortzea izan daiteke gure nahiekin eta balioekin bat etorriko den aukera, izan ere, enpresa mota horretan pertsona kapitalaren aurretik jarri ohi da.

Oharra: Epaile eta epaitu gara aldi berean, LABORAL Kutxan pozik baikaude kreditu-kooperatiba izateaz. Baina objektibo izan gaitezen: post hau erabilgarri izateko asmoarekin idazten dugu, eta beraz, gure bezero eta irakurleei euren beharren araberako aukerarik onena bilatzen lagunduko diegu.

Zein dira kooperatiben eta bestelako sozietate moten arteko aldeak?

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren definizioaren arabera, «kooperatiba elkarte autonomoa da. Osatzen duten pertsonek bat-egitea erabaki dute -nork bere borondatez-, ekonomiaren aldetik, gizartearen aldetik eta kulturaren aldetik dituzten behar eta helburuak asetzeko, enpresa baten bitartez. Jabetza enpresa sortu duten pertsona guztiena da eta kudeaketa demokratikoki egiten da».

Gainera, Aliantzak berak hainbat balio aipatzen ditu, kooperatiben bereizgarri direnak: «Kooperatiben oinarrizko balioak elkarrekiko laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna dira. […] Kideek honako balio etiko hauetan sinesten dute: onestasuna, gardentasuna, gizarte-erantzukizuna eta hurkoarekiko ardura».

Merkataritzako enpresetan (batez ere sozietate mugatuetan eta sozietate anonimoetan), bazkide bakoitzak berak inbertitutako kapitalaren araberako erabaki-eskubideak ditu eta horren arabera banatzen dira mozkinak. Kooperatiba-sozietateetan, berriz, bazkide bakoitzak egiten duen lan-ekarpena da funtsezko faktorea. Erabakiak demokratikoki hartzen dira, hau da, “pertsona bat boto bat” arauak du lehentasuna. Gainera, mozkinen banaketa egindako lan-ekarpenaren araberakoa izaten da (bazkide diren guztien orduek ez dute zertan balio berdina izan behar), eta ez emandako diruaren araberakoa.

Eraketa demokratikoko filosofia horrek alderdi onuragarriak ditu:

Bazkideen kopurua eta beharrezkoa den gutxieneko kapitala

Kooperatiba bat sortzeko gutxienez hiru bazkide egon behar dira (autonomia-erkidegoren batean eta kasu oso berezietan bi bakarrik) elkartzeko prest jarduera bati ekiteko. Hasieran jarri beharreko kapitalari dagokionez, kooperatibek legedi autonomikoa betetzen dutenez, zenbatekoa sozietatea eratuko dugun erkidegoko legediak ezarritakoa izango da.

Adibidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gutxienekoa 3.000 eurokoa da, Euskadiko Kooperatibak arautzen dituen ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 4. artikuluaren arabera; Nafarroan, berriz, gutxienekoa 1.500 eurokoa da, abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legeak, Nafarroako Kooperatibei buruzkoak, 7. artikuluan dioenez. Zentzu hertsian, zenbateko horren garrantzia erlatiboa da, izan ere, ez du erakusten abian jartzearen kostua, baizik eta jarduera hasteko enpresak duen dirua. Negozio askok hori baino diru gehiago behar izaten dute abian jartzeko.

Langabeentzako abantailak

Oso garrantzitsua: langabezian dagoenak langabezia-sariaren % 100 kapitaliza dezake kooperatiba eratzeko (baina ez autonomo egiteko edo sozietate mugatua sortzeko). Horretarako, eskabidea aurkeztu aurreko lau urteetan langabezia-saria kapitalizatu gabe eduki behar dugu, eta gutxienez prestazioaren 3 hilabete izan behar ditugu oraindik kobratzeke.

Zergen eta Gizarte Segurantzaren inguruko abantailak

Kooperatibek zerga-trataera berezia dute, eta horrek oso erakargarri egiten ditu. Fiskalitate hori Kooperatiben Zerga Erregimena arautzen duen 20/1990 Legean jasota dago. Lan-kooperatibak, legearen arabera, «bereziki babestuta» daude zergei dagokienez. Babes berezi horri esker, honako onura fiskal hauek dituzte:

Gizarte Segurantzari dagokionez, bazkide langileek Gizarte Segurantzan izango duten Erregimena aukera dezakete (Orokorra edo Autonomoena); erabaki hori bozketa-bidez hartuko da eta kooperatibako kide guztiek erregimen bera izango dute, berdintasun-printzipioaren arabera ezin baita bazkideen artean alderik egon. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra hautatuz gero langabezia-saria kobratzeko eskubidea izango dute.

Kooperatiba-sozietatea komeni al zait?

Jarduera berriari ekiteak beti ditu arriskuak, baina modu bateratuan egiten bada arriskua txikiagoa da; lan-kooperatibak gizarte-erantzukizunez ekitearen aldeko apustua dira. Zeure lanpostua sortu eta profesionalki hazteaz gain, zure ingurunea aberasten lagun dezakezu, eta aldi berean, bereziki babestuta dagoen formula horrek eskaintzen dituen zerga-abantailak aprobetxatu.

Azken finean, zure balio pertsonalak kooperatiben printzipioekin bat badatoz (borondatez eta era irekian bat egitea, gestio demokratikoa, autonomia eta independentzia, hezkuntza eta prestakuntza, lankidetza eta komunitatearekiko interesa), enplegua eta aberastasuna sortzeko gero eta jarraitzaile gehiago dituen formula hori kontuan hartu beharko zenuke, gutxienez. Gu oso pozik gaude gure aukerarekin.

Informazio gehiago: Zeure kooperatiba eratzeko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu agian interesgarria izango zaizu testu hau, eta beste hau kreditu-kooperatibak, LABORAL Kutxa kasu, zer diren zehatz-mehatz jakin nahi baduzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.