logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kulturaren eta kirolaren alde egiten dugu, ez diogu pandemiari utziko uzkurtu gaitzan

Kulturaren eta kirolaren alde egiten dugu, ez diogu pandemiari utziko uzkurtu gaitzan

Pandemia gorabehera, sekulako maila dago aurten

José Ángel Delgado, Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren antolatzailea

Kultura eta kirola dira pandemian zehar kalterik gehien jasan duten sektoreetako bi. Horregatik, garrantzi handikoa da ziurtasunak ematea, bi sektore horien inguruan nagusi izan den ziurgabetasunari aurre egiteko. LABORAL Kutxa Bilbao Surf Festival dugu kultura eta kirola argien uztartzen dituen ekitaldietako bat. Diziplina anitzeko jaialdi hori hilaren 19tik 23ra bitartean egingo da, eta LABORAL Kutxa tartean sartu da bigarren urtez jarraian, ziurgabetasun eta zailtasun guztien gainetik. José Ángel Delgado jaialdiaren arduradunak esaten duenez, «ausartak izan behar dugu»  horrelako ekitaldiak antolatzeko orduan, betiere segurtasun-neurri guztiak zorrotz betez, pandemiak kulturari eta kirolari lotutako jarduera guztiak hondatzea saihesteko. Esan eta egin, osasun-larrialdia gorabehera, LABORAL Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren bigarren edizioak «sekulako maila» izango duela ziurtatu du Delgadok.

LABORAL Kutxa. Ondoz ondoko bigarren edizioa du LABORAL Kutxa Bilbao Surf Festivalek… nahiz eta oraindik pandemiaren hondarrek gure artean iraun. Arriskutsua al da kulturaren eta kirolaren aldeko apustua egitea sasoi honetan? Horrelako ekimen eta babes gehiago behar dira?

Gure ustez, ausartak izan behar dugu. Jaialdia prest dago osasun-neurrien aldetik, % 120an betetzen ditugu: ItsasMuseumeko eta Euskaldunako zinema-aretoek zorrotz betetzen dituzte neurriak leku-kopuruaren aldetik (% 50eko edukiera), eta, kanpoaldean, Udalak aurretik onartutako kontrola egingo dugu sarrera eta irteeretan. Kulturaren eta kirolaren alde egiten dugu, eta ez diogu pandemiari utziko uzkurtu gaitzan; jardunean jarraitu behar dugu, une bakoitzean indarrean dauden arauak betez. LABORAL Kutxaren babesari esker gauzatuko da ekitaldia: horrelako babesik ez balego, ezinezkoa izango litzateke jarduera hau guztia antolatzea. Erakundeek horretaz ohartu behar dute eta ahal duten neurrian lagundu.

Zer aurkituko dute surf-zinemaren zaleek maiatzaren 19tik 23ra bitartean?

Askotariko dokumentalak aurkituko dituzte, iraupenari (3 minututik 76 minutura bitartean), edukiari (ekintza, ingurumen-kontzientzia, hazkunde pertsonala eta emakumeen ahalduntzea, sormena eta berrikuntza), kopuruari (guztira 43 izango dira) eta jatorriari dagokienez (16 herrialdetako parte-hartzaileak).

Surfaz gain, beste zer gai jorratuko dira?

Aurten, berritasun gisa, hainbat ekintza-kirol sartu ditugu, hala nola skatea eta mendi-lasterketak. Ekintza Kirolak du izena kategoria berriak, eta sari bat emango diegu kategoria horretako dokumentalei.

Baldintzatu al du pandemiak alor horretako zuzendari eta pertsonaien parte-hartzea?

Erabat. Hasieran geneukan asmoa egungo egoerara egokitu behar izan dugu, eta gure inguruko kirolariei are ikusgarritasun handiagoa emateko aprobetxatu dugu.  Hala ere, dokumental batzuen zuzendari eta pertsonaia nabarmenak etorriko dira, esaterako  Vivez Belharra, Big and Small eta Iballa Corazón de escamas dokumentalenak.

Zer film nabarmenduko zenuke parte hartuko duten guztien artean?

Formatuaren aldetik, Bizi Belarra, errealitate birtualekoa baita. Edukiari dagokionez, barkatuko didazue baina ezin naiz busti… hala ere, badira batzuk. Dena dela, Pandemia gorabehera, sekulako maila dago aurten. Kontuan izan behar dugu osasun-larrialdiak ezin izan diela zuzendariei bete-betean lan egiten utzi, eta beste urte batzuetan baino pelikula gutxiago filmatu dira. Hala ere, iaz baino 20 dokumental gehiago izango ditugu jaialdian, eta, baldintza normaletan, egoera desberdina izango litzateke eta lan gehiago aurkeztuko ziratekeen hautapenera.

Zein da jaialdiaren ezaugarri nagusia, zure ustez: ikusgarritasuna eta adrenalina, edo gauza gehiagorentzako lekua dago?

Antolakuntzan parte hartzen dugun pertsona guztien ilusioa azpimarratuko nuke lehenik, batez ere Taui-ko taldearena. Gainera, ikuslea ez aspertzeko moduko elementu asko daude dokumentaletan: norberaren hobekuntza, egundoko olatuak eta ingurune ahaztezinak, adibidez. Horrez gain, jarduera paraleloak ditugu, hala nola enpresek beren produktu eta zerbitzuak salgai jartzeko merkatu bat, furgoneta kanperizatuak, surf-eskolak…

Orduan, nola definituko zenuke LKBSFF? Argi dago zinema-jaialdi bat baino zerbait gehiago dela…

Hainbat gai jorratzen dituen jaialdia da: kirola, kultura, naturarekiko eta, bereziki, itsasoarekiko maitasuna, ingurumen-hezkuntza, artea, gure lurraren sustapena….  Jaialdiko zinemaren gaia abiapuntu hartuta, beste jarduera horiei ere heltzen diegu. Horiek bat datoz Garapen Jasangarrirako 13. eta 14. helburuekin: klima eta ingurumena hobetzearekin. Beraz, jaialdi integrala dela esango nuke. Aurten falta zaigun gauza bakarra kontzertu txiki bat da, eta penagarria da, baina birusak dio hori ezinezkoa dela, oraingoz behintzat.

Azkorrin hondakin plastikoak biltzea, BMXren eta Taula Hegalariaren erakustaldiak, lantegiak, elkarrizketak shaperrekin, surf-merkatua… eta baita Belharra olatu mitikoaren gainean ibiltzean sentitzen dena esperimentatzeko aukera ere, errealitate birtualaren bidez. Sarrera libreko jarduerak dira? Nola hartu daiteke parte horietan?

Gogoan izan behar dugu guztiok pandemia-egoeran gaudela eta leku-kopurua kontrolatu behar dugula, mugatuta baitago. Horregatik, izena eman beharra dago, helbide honen bidez: https://www.bilbaosurffilmfestival.eus Kostuari dagokionez, jarduera guztiak doakoak dira, dokumentalak izan ezik: horien kostua 5 €-koa da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio osoa webgunean dago. Eta beste jarduera bat nabarmendu nahi dut, garrantzizkoa izan arren ez baitugu orain arte aipatu: «CALMA» erakusketa eta lantegia. Etengabeko erakusketa horretan bi artek bat egiten dute: batetik, korapiloak egiteko artea (makramea); bestetik, pieza perfektua egiteko makil inperfektua hautatzeko artea, material jasangarriez egiten dena, hala nola zuntz naturalez eta jitoko zuraz.

Euskalduna Jauregian izango den inaugurazioa izan ezik, beste proiekzio guztiak ItsasMuseumen egingo dira, itsasadarraren ondoan. Hori al da berezko lekua?

Bai, guk uste dugu jaialdia ItsasMuseumen jaio zela eta Bilbok ordezkatzen gaituela beste edozein lekuk baino hobeto. Gainera, Surfaren munduari aintzatespen txiki bat egiteko, aurten museoko etengabeko erakusketan surfeko ohol bat jarriko da, iazko jaialdiko irabazlearen marrazkia duena.

Zer erantzun espero duzu publikoaren aldetik?

Izatez baikorra naiz, eta, orain arte, oso iruzkin positiboak iristen ari zaizkigu prestakuntzaren inguruan: jendeak gogoko ditu kartela, sustapen-bideoak, parte hartuko duten filmak… Poz-pozik gaude eta ziur nago jaialdia arrakastatsua izango dela bertaratuko den publikoaren aldetik.

Zer aurreikuspen duzue jaialdirako amesgaizto hau amaitzen denean?

Gure asmoa lehengo datetara itzultzea da, hau da, otsaileko lehen astera; gero, hazten saiatuko gara, surfa kirolarien parte-hartzearekin uztartuz eta jaialdia dibertsifikatuz.

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de LABORAL Kutxa (@laboral_kutxa)

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean