Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa MONDRAGON Korporazioan

LABORAL Kutxa MONDRAGON Korporazioan

Jakingo duzunez, LABORAL Kutxa MONDRAGON taldeko partaide da. Euskal enpresa-talderik handiena da hori, Espainiako hamar handienen artean dago eta laugarrena da enplegu-bolumenean. Autonomoak eta independenteak diren 260 enpresa biltzen ditu taldeak, filial produktiboak eta ordezkaritzak ditu dozenaka herrialdetan eta 74.000 lagun baino gehiago ari dira bertan lanean.

Munduan milaka enpresek dituzte ezaugarri horiek, baina MONDRAGON taldeak baditu beste balio batzuk paregabe egiten dutenak. Bereizten duten ezaugarri horietatik lehena, planetako kooperatiba-talde handienetakoa dela. Baina badira bereizgarritasun gehiago ere: MONDRAGON Korporazioak bere ikerketa-zentroak eta ikastetxeak ditu (horien artean teknologia-zentroak, bere unibertsitatea eta munduan aitzindaria den sukaldaritza-eskola), baita bere finantza-erakundea ere, geurea. Ezohiko Esperientzia Kooperatiboa bi helbururekin konprometituta egon da hasieratik: pertsonen garapena eta, enplegua sortuz, gizartearentzako aberastasuna sortzea. Gaur, LABORAL Kutxak esperientzia horretan duen tokiaz hitz egingo dizugu.

Pentsa enpresa batek…

bere teknologia-zentroa duela, fabrikazio-teknologietan eta industria-ekoizpenean espezializatua; gastronomiako ikasketak eskaintzen dituen ikastegia, “sukaldaritzako Harvarda” deitua; 9.000 ikasle baino gehiago askotariko ikastetxeetan; enpresa-ehunarekin itun gehien dituen unibertsitateetako bat, Espainian ikerketaren arloko eragin-rankingean hirugarrena dena. Ez duzu pentsatu edo irudikatu behar, hori guztia baita MONDRAGON, enpresa-sare bat non diruarekin ez diren pertsonak alokatzen diru gehiago egiteko. Alderantziz: dirua alokatzen da pertsonen onurarako.

Esaldia ez da geurea. Jose Maria Arizmendiarrietarena da, Esperientzia Kooperatibo berezi horren inspiratzaile eta sortzailearena. Duela 60 urte baino gehiago filosofia honekin sortu zen Esperientzia: kapitala sorburu duen gizartean aberastasuna sortzeko baliabide gisa erabiltzea. Horretarako, enplegua sortu eta gizartean eragin onuragarria izate aldera, enpresak lehiakorrak izan behar dira, etengabe berritu, modu horretan lehia-abantailak, errendimendu handiena eta kalitate gorena bermatzeko. Jakina, ideia berritzaileenak eta onuragarrienak gauzatzeko finantzaketa behar da, eta hori da LABORAL Kutxaren egitekoa, hain zuzen. Funtsezko osagaia da kooperatiba autonomoen sare horren funtzionamenduan, partaidetzako eta elkarrekiko elkartasunezko printzipioak ardatz dituen horretan.

Gure inbertsio zuzena MONDRAGONen

Ez gara MONDRAGONeko kooperatiba arrunta. Gainerako kooperatibak beharrezko erregaiarekin (hau da, finantzaketarekin) hornitzen dituen kooperatiba gara, horiek sortu, garatu eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen jarrai dezaten.

MONDRAGONeko kooperatiba guztiek funts komun bat dute elkarri laguntzeko. Industria-kooperatibek, esaterako, beren mozkinen % 2ko ekarpena egiten dute funts horretara. LABORAL Kutxak jartzen duen ehunekoa handiagoa da, gure izaera kooperatiboari buruzko infografia honetan ikus dezakezunez.

Bankuen sektoreko gure lehiakideekin alderatuta, mozkinen xedea bereizgarritasun garrantzitsua da. Urtero emaitzen % 25 zuzenean gizartera bideratzen ditugu, hein handi batean MONDRAGONeko kooperatiba-mundua sustatzen laguntzeko.

Zehazki, % 15 kooperatibei laguntzeko MONDRAGONek finkatu dituen finantza-mekanismoetara bideratzen da. Horrela, herrialdeko edo nazioarteko garapen-proiektuetan erabiltzen da, edo/eta kooperatibak birmoldatzeko.Beste % 6,8 kooperatibismoa garatu eta zabaltzera bideratzen da, Heziketako eta Kooperatiba arteko Sustapeneko Fondoaren (HKSF) eta Korporazio Zentrorako ekarpen ekonomikoaren bitartez.

Hezkuntza-ahaleginak laguntzen ditugu

Hasieran genioenez, hezkuntzari garrantzi gehien ematen dion enpresa-taldeetako bat da MONDRAGON. Izan ere, kooperatiba-taldea ez zen industria-kooperatiba batetik sortu, ikastetxe batetik baizik: Jose Maria Arizmendiarretak sortu zuen Eskola Profesional Politeknikotik. Gerora egitura kooperatiboa abian jarriko zuten etorkizuneko zuzendariak, teknikariak eta langile gaituak trebatzeko sortu zuen Eskola.

LABORAL Kutxak MONDRAGON Unibertsitatea, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Lea Artibai Ikastetxea finantzatzen ditu, besteak beste, bere mozkinen partida horrekin. Horrela, gaur egun MONDRAGON osatzen duten pertsonek lasai hartu ahal izango dute erretiroa, ondo prestatuta dagoen eta proiektuarekin aurrera egingo duen jendearen eskuetan utziko baitute enpresa-taldea. Kalitatezko hezkuntza kooperatiboak jarraipena eta aurrerapena bermatzen ditu.

Baina batez ere, finantzaketa

Nolanahi ere, LABORAL Kutxak egunez egun egiten duen jarduerarik garrantzitsuena ez dira aurrekontu-partida eskuzabal horiek, ez. Behar-beharrezko egitekoa proiektu kooperatiboei finantzaketa eskaintzea da, garatu daitezen eta enplegua sor dezaten. Horixe izan zen Jose Maria Arizmendiarrietaren asmoa 1959. urtean bilera batera sartu eta “banku bat egin behar dugu” esan zuenean, abentura berri bati ekiteko denborarik ez zutela uste zuten kooperatibisten ezezkoaren aurrean. Denbora ez zen arazo izan: sei hilabetean Arizmendiarrietak berak idatzi zituen lehenengo Caja Laboral eta aurrerago LABORAL Kutxa izango zenaren estatutuak.

Arizmendiarrietaren aurreikuspenak bete egin ziren: MONDRAGON taldeak bere kreditu-erakundea izatea bermea da finantza-merkatuaren gorabeheren aurrean, izan ere, erraztu egiten baitu egun urria den ondasuna eskuratzea: kreditua. Laguntza hori erabakigarria izan da historiako une askotan, 1974tik aurrera etorri zen petrolioaren krisiaren garaian, adibidez.

1959an sortu zen entitatea, aitzindari izan ziren 41 kooperatibekin batera. Ordutik, LABORAL Kutxak modu eraginkorrean eta arduratsuan bete du bere egitekoa. Mende erdi luze honetan, kreditua eman die gainerako kooperatibei, beraien zereginetarako erabiltzeko, estandar altuenekin bat datozen kaudimen-ratioei eutsiz, gainera. LABORAL Kutxa MONDRAGONeko kooperatiba bat da, gainerakoak bezala, baina zerbait gehiago ere bada: ezinbesteko pieza munduko kooperatiba-talde handienetako baten makinerian.

Krisialdietan sendo

Harreman horri esker eraiki dugun taldean, lan-bazkideek ez dute krisialdia pairatu ohiko enpresetako langileek beste. Azken adibidea Fagor Electrodomésticosena izan da: etxetresna elektrikoak ekoitzi eta saltzen zituen kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan sartu zenean, lan-bazkide bakar bat ere ez zela langabezian geldituko hitzeman zuen MONDRAGONek. Birkokatzeko bulegoa jarri zuen martxan eta, horren ondorioz, irtenbideak bilatu dira lanpostua galdu zuten 1.895 lagunentzat. Horietako batzuk LABORAL Kutxan ari dira lanean gaur egun.

Eredu horretan sinesten dugu. Arizmendiarrieta parafraseatuz, enpresa-eredu horren arabera, dirua tresna bat da, pertsonek pertsonen onurarako erabiltzen dutena. Beste mende erdi batez, gauzak egiteko beste modu bat badela erakusten jarrai dezan lan egingo dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.