logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa, surf inklusiboaren alde

LABORAL Kutxa, surf inklusiboaren alde

Uda honetan, jende guztiak olatuez eta itsasoaz gozatu ahal izatea da gure asmoa, batez ere dibertsitate funtzionala eta psikikoa duten pertsonek. Eta, asmo hori betetzeko, kirolik liluragarrienetako bat erabiliko dugu: surfa.

LABORAL Kutxako Surf Irekia proiektuan parte hartu dugu, kirol horren jarduera inklusiboa zabaltzeko jarduten duten beste talde eta elkarte batzuekin elkarlanean. Hau da gure helburua: dibertsitate funtzionalen bat duten pertsona guztiak itsasoaren ahalmen terapeutikoaz baliatu ahal izatea, kirolik eder eta ikusgarrienetako batean aritzen ikasteko, eta hobekuntza pertsonalaren beste erakusgarri bat eskaintzeko. Jakin nahi duzu nola? Surf-eskola inklusibo baten bidez, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat berariaz egindako oholak eta materialak erabiliz.

Dibertsitatea duten pertsonek surfean aritu ahal izateko egokitutako ohola

Surf-oholak dibertsitatea duten pertsonen beharretara egokitzea izan da Surf Irekiaren erronka nagusietako bat, batez ere hastapeneko eta oinarrizko hobekuntzako faseetan, azken helburu honekin: surf-odol modular, pertsonalizagarri eta inklusiboa diseinatu eta ekoiztea. Horrela, dibertsitatea duten pertsonak eskolak hartzen eta kirol honek eskaintzen dituen sentsazio izugarriez gozatzen hasi ahal izango dira. Imajinatzen duzu? Berariaz egokitutako ohol bat, edonor olatuen gainetik irristatu eta surfak eskaintzen duen askatasunaz gozatu ahal izateko.

Inklusioaren aldeko taldeen, sorosleen eta eskolen arteko elkarlana

Surf Irekia proiektuaren atzean, lan-talde bat dago, eta hauek dira taldekideak: Barrika Surf Camp, surflari berrien prestakuntzan esperientzia handiena duten eskoletako bat; 3DLAN irabazi-asmorik gabeko elkartea, 3D inprimaketaren bidez gizarteratzearen aldeko ideia sortzaileak diseinatzen dituena, eta gizarteratzearen alde ari diren elkarte nagusietako batzuk, hainbat sorosle eta surf-eskola batzuk. Ekimena abian jartzeko lehen zereginetako bat kirol-modalitate hori mundu zabalean zer egoeratan dagoen jakitea izan da, dibertsitate funtzionala duten pertsonek surfean hasteko izan ditzaketen beharrak ezagutzeko. Lehen urrats horien ondoren, Surf Irekia buru-belarri aritu da pertsona horien beharrei erantzuna emango dien oholaren prototipoa diseinatu eta fabrikatzeko.

Helburua: surfa kirol inklusiboa izatea

Hemendik aurrera, faserik dibertigarriena geratzen da, dagoeneko abian jarri duguna eta uda osoan zehar gozatzeko aukera emango diguna: dibertsitate funtzionala duten pertsonak surf-eskolan izena ematera animatzea, kirol hori jarduera inklusiboen zerrendan behin betiko sartzeko. LABORAL Kutxan gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu, 300 laguntza-beka eskainiz izena eman nahi duten pertsonei, eta garuneko paralisia duten pertsonentzako neoprenozko jantzi berezi batzuk erosiz.

Surf Irekiak erakunde hauek izan ditu laguntzaile: Bizkaiko Foru Aldundia, eta Sopelako, Plentziako, Getxoko eta Barrikako udalak. Talde batzuk ere izan ditu parte-hartzaile. Hona hemen zenbait adibide: Socorrismo para surfistas (Surflarientzako sorospena) izenekoa; dibertsitate funtzionaleko elkarte batzuk, hala nola Fekoor, Haszten, Itxaslehor, ASPACE – Bizkaia, APNABI eta ADEMBI; Erauntsi Surf Eskola eta Bizkaiko Surf Federazioa.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean