logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa Team: egizu bat Euskadiko txirrindulari-komunitate berriarekin

LABORAL Kutxa Team: egizu bat Euskadiko txirrindulari-komunitate berriarekin

LABORAL Kutxan konpromisoaren eta talde-lanaren alde egiten dugu, eta, hortaz, oso gertutik jarraitzen ditugu kirol batzuk, horiekin bat egiten dugulako. Txirrindularitza gure historiaren eta DNAren baitan dago. Jose Mª Arizmendiarrieta bera ere, Mondragon Taldea osatu zuten kooperatiben sortzailea —LABORAL Kutxak hortxe du jatorria—, bizikletaz mugitzen zen beti batetik bestera.

Txirrindularitza balioen eskola bat da

Txirrindularitza balio-eskola bat da, eta haren funtsezko kontzeptu asko gureak ere badira; izan ere, entitate gisa, bat gatoz balio horiekin. Talde-lana, beti aurrera jotzeko gogoa, ahalegina, bikaintasuna, partaidetza eta berdintasuna. Horregatik babesten dugu Euskadin, oinarri-oinarritik.

Duela urte batzuetatik hona, Euskadi Txirrindularitza Fundazioarekin lankidetza-hitzarmen bat dugu abian Fundazioaren oinarrizko txirrindularitza babesteko: kadeteak, gazteak eta 23 urtez azpikoen elitea, emakumezko zein gizonezkoetan.

Baina askoz gehiago dago. Gure ingurunean ekosistema bat sortzen laguntzea da gure asmoa, oinarrizko eta guztiontzako txirrindularitzari alderdi guztietan laguntzeko. Hori dela eta, martxa zikloturistak babesten ditugu, gazteenen kirola sustatzeko akordio bat dugu Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearekin, emakumeen txirrindularitzako lasterketarik garrantzitsuenetako batzuk babesten ditugu, Tropela txirrindularitza-atariaren probarik onenak babesten ditugu, inguruko lasterketa batzuetan GPS teknologia ezartzen laguntzen dugu, eta profesionala ez den txirrindularitza ikusgai egiten duten zenbait hedabiderekin elkarlanean aritzen gara. Era berean, bizikleta beren bizitza aldatzeko edo beste batzuen bizitzetan laguntzeko elementu gisa erabili duten pertsonak ikusgai egiten saiatzen gara.

LKTEAM

Zu ere izan zaitezke LABORAL Kutxa Team-eko kide

Herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzea funtsezkoa da pixkanaka mugikortasun jasangarriagoa lortzeko. Ingurumenaren aldeko beste urrats bat da. Etorkizun hobeago baten alde borroka egiten duen entitate gisa, ezinbestean bete behar dugun Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat da.

Dagoeneko LABORAL Kutxaren 2.000 maillot baino gehiago daude gure errepideetan. Zure irteeretan ikusiko zenuen seguruenik. Pertsona horiek guztiak LABORAL Kutxa Team-eko enbaxadoreak dira dagoeneko, eta zu ere haietako bat izatea gustatuko litzaiguke. Gure maillot bikain horietako bat jantzita edo gure sare sozialetan parte hartuz. Sare sozialetan, gure taldeen produktuekin lotutako zozketak aurkituko dituzu, baita ibilbide zikloturistak egiteko aukerak, gure taldeei buruzko informazioa, erronkak, bitxikeriak eta txirrindularitzarekin lotutako gomendioak ere.

Gure komunitatearekin bat egiteko beste pedalkada bat emateko klik batera baino ez zaude. Gure erronketan parte hartzeko eta kirol horretaz gozatzen duten pertsona gehiago ezagutzeko aukera izango duzu.

Facebook: https://www.facebook.com/LABORALKutxaTeam

Twitter: https://twitter.com/LABORALkTeam

Instagram: https://www.instagram.com/laboralkutxateam/

Strava: https://www.strava.com/clubs/593415/leaderboard

Youtube: https://www.youtube.com/playlist?list=PLaVnoUtmmAgE8CQeChE0prnV1YVI4A6rV

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Harpidetu