Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak babestuko du Egunean Behin jokoaren 3. edizioa, 10 pertsona eramango ditu finalera

LABORAL Kutxak babestuko du Egunean Behin jokoaren 3. edizioa, 10 pertsona eramango ditu finalera

Interneteko fenomeno ezagunenetako bat da euskararen hiztunen artean. Galde-erantzunen lehiaketa honek jokalarien abiadura eta asmatutako erantzunen kopurua saritzen ditu. Egunean Behin du izena eta 62.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen joan den urtean. Otsailaren 3an itzuliko da, galdera berriekin, sari gehiagorekin eta LABORAL Kutxaren babes bereziarekin; hark bere jolas-taldea izango du, gainera. 

Argi ikusi genuen duela urte batzuk, Tropelarekin lan egiten hasi ginenean —webgune horretan, zure familiarekin eta lagunekin lehiatu zaitezke txirrindularitzaren denboraldiko lasterketa onenetan— eta berriz egingo dugu oraingoan ere, Egunean Behin aplikazioaren babesle berezi gisa (iOS-erako deskarga | Androiderako deskarga). Interneten euskararen erabilera sendotzearen aldeko apustua egin genuen, espazio hori ezinbestekoa baita hiztun kopurua handitu nahi duen eta komunikazio- eta harreman-gune gehiago behar dituen hizkuntza minorizatu bat normalizatzeko.

Zertan nabarituko da gure babesa? 

Egunean behin lehiaketaren hirugarren denboraldi honetan LABORAL Kutxari egokitu zaio lehenbiziko astearen babesle izatea eta geuk emango diogu irabazleari aste horren bukaeran tokatzen den saria ere. Lehiaketaren bukaeran, berriz, Gaztenpresa Fundazioa izango da, gure ekintzaileentzako GPSa, babesle lanetan arituko dena eta final aurreko azken saria banatuko duena. Horrez gain, eta hasieran esan dizuegun moduan, jolas-talde propioa izango dugu, jolasa bera animatzeko eta jolaskideen finalererako aukerak hobetzeko. 

Bi hilabeteko lehiaketa eta zure ezagutzak erakusteko aukera bat egunero

Telebistako lehiaketak ikusten ari zarenean etxetik galderei erantzuten dieten horietakoa zara? Zure ezagutzak probatu nahi dituzu eguneroko galdera-sorta batekin eta denborarik onena egin? Zure lagunak Trivialean jolastera konbentzitzen ez badituzu txarteletako galdera guztiak buruz ikasi dituzulako, izugarri gustatuko zaizu Egunean Behinen hirugarren denboraldia. Joan den urtean ere jolastu bazinen, dagoeneko badakizu harrapatu egingo zaituela, eta aurten hasi behar baduzu… laster ikusiko duzu zenbateraino. 

Jokoaren arauak Egunean Behin arrakastatsu bihurtu duten berberak izango dira. Parte-hartzaile bakoitzak galdera-sorta bati erantzun behar dio, ahalik eta lasterren eta erantzun gehien asmatuz. Jolasaren izenak berak dioen moduan, pertsona bakoitzak egunean behin bakarrik parte hartu ahal izango du. Pertsona bakoitzak aukera bakarra izango du puntuak pilatzeko, astea lehenengo postuan amaitzeko eta final handirako plaza bat lortzeko. LABORAL Kutxako beste jarraitzaile batzuekin jolastu ahal izango duzu gure lehiaketan, eta puntuak Egunean Behinen lehiaketa orokorrera gehituko dira. Horrela, irabazteko aukera gehiago izango dituzu. 

Datak erabaki dira dagoeneko: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 29an amaituko dugu denboraldia, finalera igarotzeko azken emaitzekin. Hemendik aste batzuetara esango dizuegu noiz eta non jokatuko den.

Adi, aurten LABORAL Kutxak 10 pertsona eramango baititu Egunean Behinen finalera

Hobetu nahi dituzu finalera heltzeko dituzun aukera? Egin bat LABORAL Kutxaren jolasarekin! Sartu aplikazioan, bilatu gure taldea eta eman izena, dagoeneko posible duzu kode honekin: 9BCC1B.

Esteka honetan irakurri ditzakezu: Kanpainaren oinarriak.

Gure taldeko lehen 5 emaitzarik onenek zuzenean jolastu ahal izango dute Egunean Behinen final nagusian eta beste 5 pase ere zozketatuko ditugu gure parte-hartzaileen artean, 10 guztira. Zuk irabazi eta amaiera bikaina eman ahal izango diozu marka guztiak gaindituko dituen lehiaketa honi. Egunean Behin jokoak joan den urtean lortu zuen parte-hartzaile kopuru ikusgarria gainditu nahi dugu, eta zurekin bat egin nahi dugu horretarako. 

 

Jolastu nahi? 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.