logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Laguntzak Txernobylgo adingabeentzat eta haien familientzat

Laguntzak Txernobylgo adingabeentzat eta haien familientzat

Ukrainarrek markatuta zuten beren oroimenaren 1986ko apirilaren 26a, Txernobylgo zentral nuklearrak eztanda egin zuen eguna. Bazirudien ezerk ezin zuela hondamendi izugarri hura gainditu, baina orain inoiz ere ahaztuko ez duten beste data triste bat dute, 2022ko otsailaren 24a. Egun horretan Errusiak haien herrialdea tropekin, tankeekin eta hegazkinekin inbaditzea erabaki zuen.

 

Bi asteko gerraren ondoren, su-etena ez da iristen, suntsiketa areagotzen ari da, izu-ikarak jarraitzen du eta biktimak gehitzen ari dira. Haien artean, haurrak nabarmentzen dira. Beren bizitzak bat-batean erabat aldatuta ikusten dituzten errugabeak, pairatzea egokitu zaien egoera larria ulertu gabe, goizetik arratsera pertsona heldu bihurtuta. Herrialdetik ihes egin behar dute, emigratu, Europako beste eskualde batzuetan asiloa aurkitzeko.

 

ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren arabera, 2,31 milioi errefuxiatu ukrainar daude jada. Gehienak hurbileko herrialdeetara ihes egin dute, hala nola Poloniara, Hungariara, Eslovakiara, Errumaniara, Moldaviara eta zenbaitek baita Errusiara ere. EB osoa ari da auzi honetan laguntzen, Espainia barne. Eta Euskadi ere bai. Ukrainaren eta Euskal Herriaren arteko lotura urrutitik dator, duela hainbat urte sortutako lau elkartek haurrak ekartzen baitituzte handik urtero udan eta Gabonetan, Txernobylgo istripuak eragindako ondorioak arintzeko. Chernobileko Umeak irabazi-asmorik gabeko elkartea da haietako bat, duela hogeita bost urte sortutakoa, eta Enrique Angulo da elkarteko boluntarioetako bat.

Naroak, Belenek, Sorayak, Txetxuk eta Hegoik osatzen dute Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugara joan den Chernobileko Umeak elkarteko taldea, adingabeen eta haien familien ebakuazioa errazteko, eta muga-postuetan laguntzeko. Krakovian daude jada, beren helmugatik pauso bat hurbilago, eta beren esperientzia kontatuko dute egun hauetan.

Norbaiten laguntza duten adingabeak

Egiten ari diren lan handiari esker, ehunka adingabe ukrainar Euskadira iresten ari dira jada, Eusko Jaurlaritzarekin, Gurutze Gorriarekin eta CEAR Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordearekin lankidetzan. 945 222 222 telefono-zenbakia eta errefuxiatuak@euskadi.eus helbidea gaitu zituztenetik edozein pertsonak bere etxebizitza errefuxiatuei eskaintzeko, erantzunak gainezkatu egin ditu, 800 etxebizitza baino gehiago jarri baitituzte beren eskueran. “Ez genuen hainbesteko eskuzabaltasunik espero”, onartzen du Enriquek, “eta orain behar duguna ekarpen ekonomikoak dira haiei laguntzen jarraitzeko, eta administrazioek bete ezin dituzten gastuak betetzeko”. Ivankiv, Irpin eta Butxa herrien hurbileko eskualdeetatik datozen adigabeak dira. Lehen herria suntsitua izan da eta beste biak errusiar armadaren erasoaren pean daude. Handik Przemyśl hiri poloniarrera eramaten dituzte, eta bertatik zenbait administraziok eta GKEek Europatik banatzen dituzte.

 

Ukrainarrei laguntzeko arazoetako bat zera da, adingabeak ihes egiteko tutore baten laguntza behar duela, baina 18 eta 60 urte bitarteko gizonezkoek borroka egin behar dute nahitaez, eta, hori horrela, ezin dira herrialdetik irten, salbuespenen baten kasuan izan ezik. Hori horrela, familia askok han geratzea erabaki dute, eta haurrak ateratzeko haien anai-arrebak, amak eta amonak ere ekarri behar dira. “Une honetan pertsona errefuxiatu horiek Euskadira garraiatzera bideratzen da laguntza, betiere nahi dutena hori bada, zenbaitek senitartekoak baitituzte beste herrialde batzuetan, eta nahiago dute herrialde horietan geratu”, Enriquek azaltzen duenez, “normalean, adingabeek Euskadirekin harreraren bidez ezarritako harremana badute, hona etorri nahi izaten dute”.

Bigarren fasea:

Zoritxarrez, badirudi gerra luzerako doala, eta, hori horrela, laguntza humanitarioa hainbat hilabetez izango da oraindik ere beharrezkoa, boluntarioak kontatzen digunez. “Hurrengo fasean adingabe umezurtzak eta desgaituak iritsi daitezke, eta horrek lan oso handia eskatuko du, hautaketa-prozesuak egin beharko baititugu beste erakunde batzuekin lankidetzan, hala nola Agintzari elkartearekin, zeinak esperientzia handia duen prozesu hauetan eta foru-aldundietako zein udaletako gizarte-zerbitzuek egiten duten lanetik hurbil dagoen lana egiten duten, hau da, harrera-familiak prestatzea, adingabe bat edo bat baino gehiago familia-unitate egokiari esleitzeko aukera aztertzea, harreren jarraipena egitea eta adingabeei, bereziki, eta harrera-familiei laguntza psikologikoa eskaintzea.

Gainera, Chernobileko Umeak elkarteko talde bat iritsi da jada Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugara adingabeen eta haien familien ebakuazioa errazteko, muga-postuetan laguntza eskaintzen duten bitartean. Arrazoi horiek direla-eta, diru-funtsak biltzen jarraitu behar dela iragartzen du elkarteak, diru-funts horiekin gerratik ihes doazen familiak gurera ekarri ahal izateko. Horretarako LABORAL Kutxako kontu bat gaitu dute dohaintzak egin ahal izateko, laguntza txikiak badira ere: ES79 3035 0064 29 0640079334. Gizatasun-keinu txiki horrek PFEZaren aitorpenean zenbateko hori dohaintza bezala kentzea ahalbidetzen dio egileari, betiere bere izenarekin, NANarekin eta zerga ordaintzen duen probintziarekin identifikatuta badago. Facebooken eta Instagramen ere jarraitu ditzakezu.

Animatu zaitez laguntzera!

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean