Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Liburuaren Nazioarteko Eguna zeure etxetik ospatzeko behar duzun guztia

Liburuaren Nazioarteko Eguna zeure etxetik ospatzeko behar duzun guztia

Aurten beste era batera ospatuko dugu Liburuaren Nazioarteko Eguna. Osasun-alertako egoera dela eta, datorren apirilaren 23an ezingo gara ibili postutik postura literaturako azken argitalpenak begiratzen, ezingo diogu liburua sinatzeko eskatu gure idazle kutunari. Horregatik, teknologia berriak erabili eta ospakizun digital handia egitea erabaki dugu. Liburu batzuk gomendatuko dizkizugu, konfinamendu-garaia ia-ia konturatu gabe igaro dezazun. Ba al zatoz gurekin?

Irakurzaleen lehenengo hitzordua, nahitaezkoa, eLiburutegia da, egundoko liburutegi digitala. Literaturaren magiari esker, egun hauek eramangarriagoak izan daitezen lagunduko dizu. Ez bazaude alta emanda liburuak mailegatzeko Eusko Jaurlaritzaren plataforman, inguruko handiena den horretan, jakin ezazu orain inoiz baino errazagoa dela bertan izena ematea: bidali mezu elektronikoa liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera eta eskatu zure pasahitza. Euskarazko eta gaztelaniazko 20.000 liburu digital baino gehiago izango dituzu eskura, ordenagailuan, ebookean edo tabletan irakurtzeko.

Donostia Kulturak ere osasun-alertaren garaian literatur-jardunari eusteko asmoa du. Hala, deialdia egin du ipuin labur eta argitaragabeak plazaratzeko, donostiakultura.eus webguneko DKEtxean programako leiho digitalaren bidez. Ekimenean parte hartuko duten sortzaileen artean daude, besteak beste, Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Bernardo Atxaga, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagon.

Eta, irakurtzeaz gain, literatura idatzi eta sortu egin behar denez, LABORAL Kutxan urtero laguntzen diogu Gasteizko Udalari eta horren Liburutegi Sareari Gazteentzako Nanoipuinen Lehiaketa antolatzen. 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa da, eta egileek gehienez ere 150 karaktereko ipuinak aurkeztu behar dituzte. Sinestezina da zenbat kontu eder adieraz daitezkeen 150 karakteretan. Beraz, ez pentsatu gehiago eta ireki ateak zure sormenari.

Beste lehiaketa askotan ere lagundu du LABORAL Kutxak azken urteetan. Literatur sormenarekin dugun konpromisoaren ildotik, literaturako ekimen ugaritan hartzen dugu parte. Hala, adibidez, Bizkaiko Liburu-saltzaileen Alea elkartearekin eta Euskadiko Liburu Ganberarekin batera, Farolillos de Papel sarien banaketa antolatu ohi dugu, azken urtean gure ingurunean argitaratu diren euskarazko eta gaztelaniazko lanik nabarmenenak goraipatzeko. Era berean, Bilboko Liburu Azokaren (BLAren) laguntzaile izaten gara literaturarekin lotutako aurkezpen, hitzaldi eta ekitaldietan. Durangoko Azoka ere ez dugu ahazten, jakina, abenduko hitzordua funtsezkoa baita gure kultura-industriarentzat.

Jarduera hori guztia bat dator LABORAL Kutxak euskara sustatzeko eta erabiltzeko egin duen apustu irmoarekin. Ildo beretik, Zehazki gaztelania-euskara hiztegia babestu dugu, online kontsulta daitekeen tresna baliagarria, eta zenbait proiektu eraman ditugu aurrera Euskaltzaindiarekin elkarlanean, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, esaterako.

Ikusten duzunez, euskararen sustapena lehentasun dugu, eta biziki maite dugu literatura.

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.