Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria

Mariasun Landak eta Jean-Baptiste Orpustanek jasoko dute gaur Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria.

Gaur izango da, 18:00etan, Miramar jauregiko Julio Caro Baroja aretoan. Iñaki Dorronsoro Plazaola Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Txomin García Hernández LABORAL Kutxako lehendakariak banatuko duten sariaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren kultur garapena benetan bultzatzen dutenen ibilbidea ohoratu nahi da.

Aurtengoan, irakaskuntzan eskarmentu handia duten bi lagunek jasoko dute saria: Mariasun Landak, irakasle izateaz gain euskarazko haur-literaturan erreferentzia denak, eta Jean-Baptiste Orpustanek, lexikografian, hizkuntzalaritza-historian, literaturan, onomastikan eta itzulpengintzan aditua denak.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria

Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 1995ean sortu zen, aipaturiko alorretan curriculumik aipagarrienak dituzten jardunean dauden pertsonak saritzeko. Aurtengo banaketa-ekitaldian euskal kulturako izen handiak bilduko dira. Horiekin batera Iñigo Urkullu lehendakaria ere izango da.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa-ko sarituak

Mariasun Landa (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) Filosofian lizentziatua da Pariseko Unibertsitatean, eta Filosofia eta Letretan lizentziatua Valentziako Unibertsitatean. Irakasle izan da Oinarrizko Hezkuntzan, baita irakasleria euskalduntzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuan ere, eta Literaturaren Didaktikako irakasle titularra Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (EHU). Irakasle-lanaz gain, euskarazko haur- eta gazte-literaturaren esparruan nabarmendu da. 30 liburutik gora idatzi ditu, hizkuntza askotara itzuli dituztenak. Era berean, sari ugari jaso ditu, besteak beste, Haur Literaturako Lizardi saria (1982), Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria (1991) eta Espainiako Kultura Ministerioaren Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (2003).

Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, Nafarroa Beherea, 1934) ohorezko irakasle da Michel de Montaigne Bordeaux III unibertsitatean, lexikografian, hizkuntzalaritza-historian, literaturan eta onomastikan espezialista, eta gainera, itzulpengintzan eta euskal literaturan aditua. 1990etik Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunera atxikitako ikerketa-unitate bateko zuzendari da, IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroak argitaratzen duen Lapurdum zientzia-aldizkariaren sortzaile eta Izpegi argitaletxearen sortzaileetako bat, Pierre Bidart antropologiako irakaslearekin batera. Euskal literatura, historia eta toponimiari buruzko lan ugari eman ditu argitara.

20 edizio eta saritu-zerrenda luzea

Hona hemen azken 19 urteotan eta 20 ediziotan Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria jaso dutenen zerrenda:

  1. Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan
  2. Francisco Etxeberria, María Carmen Gallastegui
  3. Joxe Azurmendi
  4. Maria Bayo
  5. Joxerramón Bengoetxea
  6. Javier Elzo
  7. Daniel Innerarity Grau
  8. Gregorio Monreal Zia
  9. Maïté Lafourcade
  10. Nestor Basterretxea Arzadun
  11. Juan San Martín Ortiz de Zarate
  12. Gurutz Jáuregui Bereciartu
  13. Bernardo Atxaga (Jose Irazu)
  14. Juan Garmendia Larrañaga
  15. Miguel Artola Gallego
  16. Eduardo Chillida Juantegui
  17. Jesus Altuna Etxabe, Juan Plazaola Artola
  18. Luis Villasante Kortabitarte
  19. Alvaro d’Ors eta Pérez Peix
  20. Julio Caro Baroja

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.