Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Markak “markatu” egiten gaitu

Euskadiko Kutxaren marka urteetan zehar

Ipar Kutxaren marka urteetan zehar

Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren integrazioaren berri eman ondoren, askok galdetu diguzue noiz aldatuko dugun marka, edo Euskadiko Kutxa Ipar Kutxa izenari eutsiko diogun.

Momentuz, aurreratuko dizuegu gure izena ez dela Euskadiko Kutxa Ipar Kutxa izango eta hainbat hil daramatzagula marka berriarekin lanean. Noiz ikusiko du argia? Gero eta gutxiago falta dela baino ezin dizuegu esan. Halere, joan zen osteguneko posta irakurri baduzue, gutxi gorabeherako ideia bat izan dezakezue.  Nolakoa izango da? Garena gogorarazten duen marka izango dela soilik esan dezakegu, entitate bien balioak errespetatzen dituena. Izan ere, balio horiei eutsi egin nahi diegu.

Kideekin edo lagunekin gaudenean, beren iritziak eta aholkuak ematen dizkigute:  “Ziurrenik honelakoa edo bestelakoa izango da”. “Aizu, baten edo bestearen kolorea ondo ikus dadila”. “Eta ikonoa? Biei eutsi”…

Nahiago genuke hain erreza balitz.

Hiztegian begiratzen badugu, markaren lehen definizioa hau da:

 Seinalea, aztarna, ezaugarria; gauza edo abere batengan egiten den seinale bereizlea.

Markak bereizi egiten du, baina  entitatearen “izatea” ere islatzen du, garena eta izan nahi duguna. Funtsean, markak “markatu” egiten zaitu. Horregatik, koloreetatik eta logotipotik haratago, marka baten sortze-prozesua ez da batere erraza.

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa integratuta. Zer garen eta zer izan nahi dugun

Logotipoa asmo-deklarazioaren, balio batzuen eta egiteko moduaren izebergaren punta besterik ez da. Horregatik, zer garen islatu behar du: Ekitate- eta berdintasun-printzipioetan oinarrituriko banka kooperatiboa gara. “Gure egiteko moduak” gure bezeroekin, gizartearekin, nekazaritza-munduarekin eta kooperatiben munduarekin inplikatzera eramaten gaitu, eta gurean lana, ahalegina eta partaidetza indarrean dauden balioak dira. Benetan, pentsatzen dugu badela banka egiteko beste modu bat, eta gure ideia on eta txarrekin praktikan jartzen dugu.

Baina, markak anbizio-puntu bat izan behar du eta enpresaren ikuspegia, izan nahi duguna, islatu. Horretarako oraindik ibilbide luzea dugu egiteko.

Batzuek esango dute ñabardura kontua dela, inor konturatzen ez den alderdiena. Baina horren inguruan gogoeta egiten dugunean, hainbat marka, hala nola Mercedes edo Coca Cola, etortzen zaizkigu burura. Konturatzen gara, logotipotik eta izenetik haratago oroitzapenen mundu bat dagoela, eta horrek marka bat gainerakoetatik bereizten duela.

Horregatik, sortzen ari garen marka ez da izango edozein marka, baizik eta gure bezeroek nola ikusten gaituzten eta geure burua nola ikusten dugun ezagutzeko gogoeta-prozesu luze baten emaitza. Horri bi erakundeen integrazioaren ondoriozko zailtasuna gehitu behar zaio. Izan ere, nahiz eta oso antzekoak izan, bakoitzak bere ñabardurak ditu. Elkarrekin sortu dugun proiektuaren funtsaren eta bilakaeraren irudia izango da. Bide horretan ez dugu iragana ahazterik nahi, geure jatorriarekin oso arro baikaude.

Baina markak lagunduta badoa soilik balioko du. Erakundeko pertsona guztiok argi izan behar dugu zer garen eta zer izan nahi dugun, eta lan egiteko eta harremanak izateko moduan barneratu behar dugu.  Gehiago eta hobeto lan egin beharko dugu, markaren balioen merezidun izateko, bezeroekin ditugun harreman guztietan horiek islatzeko.

Laster amaituko dugu prozesua eta geure marka berria erakutsiko dugu. Marka denon eta denontzako entitatea lortzeko lanean jarraitu beharko dugun proiektu baten “puntu eta koma” izango da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.