Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola finantzatu erosketak denda txikietan

Saltoki handientzat erraza da: kontsumitzaileek estimatzen dituzten zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen dien finantza-muskulu indartsua dute; abantaila horien artean dago erosketen ordainketa geroratzeko aukera. Denda txikientzat, berriz, oso zaila da baldintza berberetan lehiatzea eta tamaina handiagoko merkataritza-aukera horiei aurre egitea. LABORAL Kutxak tokiko merkataritzatik hurbil egon nahi du, gure kaleak bizitasunez betetzen baititu eta neurri handi batean gure gizartearen ehun ekonomikoaren euskarri baita. Horregatik sortu dugu Aplazapagos, orain arte boteretsuenek bakarrik eskaini dituzten zerbitzuak denda txikienek ere eskain ditzaten.

Denda txiki askok finantzaketa erraza eta burokrazia gogaikarririk gabekoa eskaini nahiko liekete bezeroei, batez ere gama ertaineko eta altuko artikuluak eta zerbitzuak saltzeko orduan. Finantzaketa egokia izan daiteke salmenta berehala adostearen edo bezeroa erosi gabe joatearen arteko aldea. Horretarako, finantza-erakunde askok hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete dendei.

LABORAL Kutxan Aplazapagos zerbitzua sortu dugu horretarako. Bezeroei zerbitzu hori eskaini nahi dieten dendek hitzarmena sinatu behar dute LABORAL Kutxarekin, hori besterik ez. Entitatean emango dizkiete eskabidea egiteko inprimakiak, amortizazio-taulak eta dendan bertan (sukurtsalera joan gabe) eta merkataritza-ordutegian, modu erosoan, izapideak formalizatzeko beharrezkoa den guztia. Zerbitzua erraza, erosoa eta segurua izan behar da erabilgarri izateko, eta hori hartu dugu kontuan.

Finantzaketa-aukerak denda txikientzat

Dendaren jabeak hiru finantzaketa-aukera ditu, bere merkataritza-estrategiaren araberakoak. Hiru modalitateetan, epeka ordaindu nahi den produktuaren edo zerbitzuaren kostua 300 eurotik 18.000 euro artekoa izan daiteke eta osotasunean finantza daiteke.

Dendak interesak bere gain hartzen baditu

Interesak bezeroak ordaintzea nahiago badu

10×11 finantzaketa

Abantailak dendariarentzat

Abantailak garbiak dira: dendak bestela agian egingo ez lituzkeen salmentak burutuko ditu horrela, hau da, bezeroa sukurtsalera mailegu arrunt baten eske joan beharko balitz egingo ez lituzkeenak. Gainera, ez ordaintzeko arriskua saihestuko du dendak, LABORAL Kutxak automatikoki ordainduko baitio salmentaren zenbatekoa bere PRO kontuan. Beraz, arriskua finantza-erakundeak hartzen du bere gain.

Hainbat ondasun edo zerbitzurekin erabil daiteke finantzaketa mota hori, honako hauekin, esaterako: ibilgailuak, etxetresnak, informatika, bidaiak, mediku-zerbitzuak, altzariak, etab.

Prozesu arina

Kudeaketa ezin errazagoa da: dendak eskaini nahi duen Aplazapagos mota adostu ondoren, bezeroak eskabidea bete behar du dendan bertan, LABORAL Kutxak emandako materiala erabiliz. Orduan, dendak eragiketaren berri emango digu, telefonoz Baimen Zentrora deituta (901 100 350) edo online bankaren bidez. Zure ordutegietara egokitzen gara: komunikazio hori lanegunetan 8:00etatik 22:00etara burutu daiteke eta larunbatetan 8:00etatik 15:00etara. Eta edozein ordutan internet bidez: gure online banka beti dago zabalik.

Ez al duzu argi ikusten? 901 100 350 telefonoan galde diezagukezu, zure zalantza guztiak argituko ditugu. Dena den, nahiago dugu hurbilen duzun sukurtsalera etortzen bazara, atseginez hartuko zaitugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.