Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Pentsio-planak: 2015eko zerga-erreformaren ondorengo berritasun nagusiak

Pentsio-planak: 2015eko zerga-erreformaren ondorengo berritasun nagusiak

Zuhurra izatea gauza ona da beti, are gehiago gaur egun bizi ditugun zalantza-garaietan, aurreikuspenek hobera egin dutela dioten seinaleak gorabehera. Hori dela-eta, adin orotako gero eta pertsona gehiagok aurrezten dute Gizarte Segurantzaren etorkizuneko pentsioa osatzeko. Artikulu honetan, pentsio-planek 2015eko zerga-erreformaren ondoren dituzten berritasun nagusiak azalduko dizkizugu. Nolanahi ere, lehenik eta behin gogorarazi nahi dizugu LABORAL Kutxara joan zaitezkeela gure planetako bat kontratatu nahi baduzu. Zalantzarik izanez gero, zoaz gure bulegoetara; finantza-produktuetan adituak diren gestoreek aholkatuko zaituzte.

Zenbateko ekarpena egin daiteke pentsio-plan batean?

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, pentsio-planetarako urteko ekarpenaren muga bi kopuru hauetako txikiena izango da:

Beraz, 8.000 euro desgrabatu ahal izango dira gehienez. Partaidearen (hots, planerako ekarpenak egiten dituen pertsonaren) adina edozein izanik ere aplikatuko da muga hori. Halaber, urtean 8.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituen ezkontidearen aldeko gehieneko ekarpena aldatu da. Muga hori 2.500 eurokoa da orain.

Noiz erreskata daiteke pentsio-plan bat?

Lehen, erretiroa hartzean edota lanerako ezintasun osoaren, partaidearen edo onuradunaren heriotzaren, luzaroko langabeziaren edota utzarazpenaren kasuan erreskata zitekeen pentsio-plan baterako jarritako dirua. Gaur egun, berriz, lehen ekarpena egin eta 10 urtera atera daiteke diru hori. 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen planetara egindako ekarpenak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera erreskatatu ahal izango dira.

Nola erreskatatzen da pentsio-plan bat?

Zerga-ondorioetarako, erreskatatutako dirua lanaren errentatzat hartzen da (nomina edo soldata bat balitz bezala), eta, beraz, pentsio-plan bat erreskatatzen denean PFEZ zerga kalkulatzeko oinarri orokorrean zenbatzen dira diru-sarrerak. PFEZa zerga gehikorra da, hau da, kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da Ogasunari ordaindu beharreko ehunekoa.

Aplikatutako zerga-tasak honako hauek dira:

Zerga-oinarria 2015  (%) 2016 (%)
12.450ra bitarte 19,5 19
20.200era bitarte 25 24
35.200era bitarte 31 30
60.000ra bitarte 39 37
60.000 baino gehiago 46 45

 

2006. urtea baino lehen egindako eta kapital modura (dena batera) erreskatatutako ekarpenek % 40ko murrizketa zuten lehen. 2015. urtetik aurrera, berriz, murrizketa mugatu egin da, eta kobrantza erretiroa edo kontingentzia gertatzen den unean edo aurreko bi urteetan eskatzen denean baino ezin da aplikatu.

Dena batera ala pixkanaka kobratu?

PFEZaren tarteak aztertu ondoren, erreskatea dena batera ala pixkanaka (errenta modura) kobratzea komeni zaigun erabaki behar dugu. Gerta daiteke, pentsio-planaren guztizko kobrantza pentsioaren kobrantzari dagokion urteko zerga-oinarriari gehituz gero, geratzen garen PFEZaren tartean ehuneko handiagoa ordaindu behar izatea zerga gisa. Kasu horretan, plana pixkanaka erreskatatzea komeni zaigun balioetsi behar dugu. Horri lotuta, zati bat kapital modura eta beste bat biziarteko errenta modura kobratzeko aukera ere eskaintzen da, erreskatearen kobrantzaren zerga-inpaktua optimizatzeko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.