Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu

Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu

Ironmana atleta batek egin dezakeen probarik gogorrenetako bat da. 42,2 km korrikan, 180 kilometro bizikletan eta 3,86 igerian. Orain imajinatu urtean horrelako 100 egin eta 100 horietatik 10 jarraian egitea: 10 ironman, 10 egunetan eta 10 hiri desberdinetan. Ezinezkoa?

Kirolaren zaleek badakite Ironmana atleta batek egin dezakeen probarik gogorrenetako bat dela. Maratoi bat (42,2 kilometro korrikan), 180 kilometro bizikletan eta 3,86 igerian. Zer deritzozu horrelako desafio bati aurre egin behar izateari? Orain imajinatu urtean horrelako 100 egin behar izatea eta, are zailagoa egiteko, 100 horietatik 10 jarraian egitea. 10 ironman, 10 egunetan eta 10 hiri desberdinetan. Ezinezkoa? Badago ez dela ezinezkoa uste duen pertsona bat, eta LABORAL Kutxan laguntzea erabaki dugu. Pertsona hori Ricardo Abad da, elkarren segidan korrituriko maratoien egungo Guinness errekorraren jabea (607 maratoi, finantzaketarik gabe geratu aurretik). Asturiasko Printzearen Sarirako izendapena jaso zuen 2009an, kirolen sailean. Urriaren 3an berarekin elkartzekoak gara Madrileko gure bulego nagusian (Castellana pasealekuan), 10 helburu erronkari nola egiten dion aurre ikusteko.

Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu: 10 Ironman, 10 hiri, 10 egun

10 hiri, 10 egun, 10 Ironman

Aipatu bezala, hori da “burdinazko nafar” horrek finkaturiko helburua. 10 ironman jarraian egitea, urriaren 3tik 10era, LABORAL Kutxak ordezkaritza duen 10 hiritan, Madriletik hasita. Madrilen ostean, honako hauek etorriko dira: Valladolid, Burgos, Santander, Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Logroño, Zaragoza eta Iruñea, eta azkenik Ricardo Abaden jaioterria. Lasterketa guztiak 16:30ean hasiko dira, eta postaren amaieran duzuen kartelean azaltzen diren bulegoetatik irtengo dira. Esan bezala, Madriletik hasiko da, Castellana pasealekuko 167tik.

Ricardo Abaden Retos Solidarios fundazioa ezagutzera ematea

Hori da Ricardo Abaden 10 helburu erronkaren helburu nagusia. Jendeak bere atleta gaitasunaz gain, bere fundazioa ere ezagutzea da helburua. Bere kirol-lorpenen bidez biltzen duen diruaren % 50 gutxienez gizarte-ekintzara bideratzen du urtero (desgaitasuna, gaixotasun arraroak, ikerketa…). Urtebetean 100 ironman egiteko desafioa (2015eko urtarrilaren 4an hasi zena) da fundazioaren aurreneko helburu garrantzitsua, eta ziur gaude elkarren segidan egingo dituen hamar probak, LABORAL Kutxaren laguntza dutenak, funtsezkoak izango direla hori lortzeko.

Gertatzen den guztiaren berri izateko, sare sozialetan jarrai gaitzakezue. Zuzenean ere izan dezakezue Ricardo Abaden berri, bere Twitterrean edo Facebookean.

 

reto entero

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.