Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Sortu zeure marka pertsonala: Curriculum digital on bat egiteko aholkuak

Sortu zeure marka pertsonala: Curriculum digital on bat egiteko aholkuak

Lan bila al zabiltza? Googleatu al duzu zure izena, Sarean zuri buruz zer azaltzen den eta nola ikusteko? Horrela egin baduzu eta emaitza egokia lortu baduzu hobe, balizko enplegu-emaileek ere gauza bera egingo baitute, seguru. Beste modu batera esanda, lan bila bazabiltza, Sarean zeure marka pertsonala kudeatu eta onura atera diezaiozun gomendatzen dizugu. Zure burua ezagutzera emateko eta goraipatzeko Sareak eskaintzen dituen aukerak erabil ditzakezu. Zure buruaz eta ahalmenez inork ez daki zuk baino gehiago, eta orain duzu aukera zeure enpresako marketin-buru bilakatu eta zu zeu ondo saltzeko. Zer diozu, zeure marka pertsonala ahalik eta modu egokienean kudeatu nahi al duzu? Hainbat aholku eskaintzen dizkizugu horretarako.

Interneten ez egotea jada ez da aukera bat

Ezer baino lehen: Interneten egoteak ez du esan nahi automatikoki lana aurkituko duzunik; baina ezin zara kanpoan gelditu. Hasteko, zure izena googleatu baduzu –eta ez baduzu egin, zeren zain zaude?–, badakizu Interneten egon bazaudela. Beraz, galdera honako hau da: zuk nahi duzun moduan azaltzen al zara Sarean?  

Zehaztu munduari erakutsi nahi diozuna

Argi izan behar duzu nor zaren –profesionalki, gutxienez!–, zertarako zaren gai, zer eskain dezakezun, nola nabarmenduko zaren. Halaber, komenigarria da zure helburua zehaztea: zein lanbide-sektorera bideratu nahi duzun zure mezua eta sektore horretan zein lan egiten ikusten duzun zeure burua. Zenbat eta gehiago zehaztu orduan eta hobeto diseina dezakezu zure estrategia.

Sortu zure curriculum digitala

Gutunak bidaltzea edo cv-a eskura ematea iraganeko kontuak dira. Zure curriculum digitala sormenezkoa izan behar da eta profil sendoa erakutsi behar du, zure gaitasunak, dohainak eta lorpenak nabarmenduta (zaude ziur, enpresa batek zure lan-eskaera jasotzean Internetera joko du lehenengo, eta batzuetan hori bakarrik egingo du; partaide zaren sare guztietan duzun presentzia eta jarduna egiaztatuko du).

Antola zaitez, atera argazki on bat zeure buruari eta izan zintzoa

Hasteko, aipatu egin duzun azkena, eta utzi bukaerarako lehenengo egin zenituenak. Hainbat plataforma daude ereduak erakutsi eta cv-a egiten laguntzen dutenak (TimeRame, Timeline…). Zure kasuan egokia bada, ikus-entzunezko osagairen bat (bideoa, power pointa) izango duen curriculuma osatzeko aukera azter dezakezu, baina hori modu profesionalean egiteko gai bazara bakarrik. Nolanahi ere, garrantzitsuena da balizko enplegu-emaileek ondo egindako zure argazki bat edo gehiago ikustea. Ez aukeratu gorputz osoko argazkirik, erretratuak baizik: beharrezkoak ez diren osagairik gabe (eguzkitarako betaurrekoak, kapela…), egoki argiztatuta eta islatu zure benetako itxura. Eta saia zaitez zintzoa izaten, ez jarri zuk ez duzun gaitasunik, izan ere, ez bazara benetan ari, seguruenik hori igarri egingo baita. Berandu baino lehen, gezurra agerian geldituko da.

Atera etekinik handiena sare sozialei

Aukeratu zein sare sozialetan egon nahi duzun eta atera iezaiezu etekina. Nahi adina saretan izan ditzakezu kontuak, eta ezizena erabili horietan dibertitzeko edo nahi duzunerako, baina irudi profesional egokia erakutsi nahi baduzu, erabiliko dituzun sareetan ere itxura profesionala gorde beharko duzu: erabiltzaile-izena, biografia eta profileko irudia serioak izan behar dira. Lehenik eta behin, has zaitez LinkedIn erabiltzen, harreman profesionaletarako sarea, non gu geu ere aurkituko gaituzun.

Gainerako sareak zure nahien eta lanbidearen arabera aukeratu behar dituzu, zure lanbidea eta izan nahiko zenukeena kontuan hartuta. Interesgarria izan liteke blog bat sortzea –kazetari espezializatua bazara eta gai baten inguruko aditu gisa azaldu nahi baduzu zeure burua, adibidez–, baita kontu bat izatea Instagram edo Vimeo sareetan ere, argazkilaritzarekin edo ikus-entzunezkoekin lotutako lana aurkitu nahi baduzu eta Interneten horren lagina erakutsi nahi baduzu; Twitterrek aukera ematen du ia edonorekin parez pare harremanetan jartzeko, askotariko profesionalentzat interesgarria den ingurunean; Facebook interesgarria da jende mordoak erabili eta begiratzen duelako, eta edukiak biral bilakatzeko duen ahalmenagatik ere; eta Google+ lagungarria da Google bilaketetan posizionamendu ona lortzeko.

Aholku bat: ez erabili sare sozial guztiak zein aukeratu ez dakizulako, eta gero edukirik gabe utzi. Eguneratu gabe sinesgarritasuna galduko dute, eta erabaki arrazoituak hartzeko gaitasuna –erabakiak zuzenak izan edo ez– edozein enpresatan baloratuko dute. Erabil itzazu komenigarritzat jotzen dituzun sareak, betiere komeni zaizun neurrian.

Zure helburuak

Honako hauek dira zure helburu nagusiak: jarraitzaileak izatea, zure mezuak ahalik eta jende gehienarengana irits daitezela; ospea, sinesgarria izatea, zure mezuak hartzen dituztenen artean ahalik eta gehienek zuri buruzko iritzi positiboa izan dezatela, zure iritziak edo jorratzen dituzun gaiak kontuan hartuak izan daitezela, esaten edo egiten duzunagatik errespetatua izan zaitezela; ikusgarritasuna, erraza izan dadila zu Sarean aurkitzea; eta posizionamendua, aurreko guztiaren batuketak zuk nahi duzun tokian koka zaitzala.

Eta bukatzeko, aholku sorta bat

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.