Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Txakurrentzako aseguruak, zer jakin behar duzu

Txakurrentzako aseguruak, zer jakin behar duzu

Lasaitasuna zuretzat eta zure maskotarentzat. Horixe irabazten duzu, etxea ez ezik maskota ere aseguratzen duzunean. Izan ere, zure etxe-aseguruaren estaldura txakurrak eragin litzakeen kalteetara hedatzen bada ere, ez ditu albaitaritzako gastuak eta bestelako gorabeherak estaltzen.

Bazenekien hori? Eta bazenekien zure maskota arriskutsutzat hartzen den arraza batekoa bada nahitaezkoa dela asegurua? Jarraian azalduko dizugu maskota eta aseguruei buruz jakin beharreko guztia.

16.000 intzidente baino gehiago urtean

Bazenekien txakur-izenik ohikoenak Thor, Lola, Kira eta Luna direla? Hala egiaztatu du maskotentzako aseguruari buruzko lehen hurbilpen-ikerketak, Estamos Seguros 2016 txostenean ageri denak. Etxeko animaliekin lotutako 16.000 intzidente erregistratu ditu txosten horrek. Gertaera gehienak, % 98,5, lagun egiteko animaliarik ohikoenek eragin zuten: txakurrek.

Aseguratuta al dago zure txakurra?

Pentsatu al duzu inoiz zer gertatuko litzatekeen txakurrak uhala askatu, galtzada zeharkatu eta istripu bat eragingo balu? Edo ibilgailuren batek harrapatuko balu? Aseguruak babestu egiten zaitu horrelako gertaeren aurrean, egoera horiek, gutxitan gertatu arren, oso kezkagarriak dira eta. Azken batean, erosi dituenaren erantzukizunpean daude maskotak. Horregatik, horrelako polizak gero eta gehiago kontratatzen dira, gero eta kontzientziatuago baikaude gure txakurrek duten arriskuaz eta haiekin bizitzeak dakarren erantzukizunaz. Eta, horregatik, maskotak istripuren bat duenerako albaitaritza-zerbitzuak ematea da interesik handiena sortzen duen estalduretako bat.

Zer estaltzen du zure etxeko aseguruak?

Etxeko aseguru batzuek erantzukizun zibila hartzen dute barne, etxeko animaliek hirugarrenei eragin liezazkieketen kalteak estaltzeko, hau da, eragin litzaketen kalteen ordainak. Beraz, komeni da zure poliza begiratzea, ikusteko ea familiaren erantzukizun zibila jasotzen duen kontratuaren zatiak maskotaren erantzukizun zibila ere barne hartzen duen ala ez.

Dena dela, etxeko aseguruek ez dituzte estaltzen, adibidez, albaitariarenganako bisitak, ezta animaliak istripua izanez gero jasan litzakeen kalteak ere. Horrelakoei aurre egiteko, beraz, komeni da animaliarentzako berariazko aseguru bat kontratatzea.

Zure maskotarentzako aseguru bat kontratatzearen abantailak

  1. Albaitaritza-laguntza. Maskotak izakiak dira; hortaz, gaixotu egiten dira, eta haien osasuna zaindu beharra dago. Txakurra familiako kide bat bada, txakurra aseguratzeko arrazoiak gizakientzako osasun-asegurua edo erantzukizun zibileko asegurua kontratatzeko arrazoi berberak dira. Horren erakusgarri da datu hau: aseguruari egindako 10 laguntza-eskaeratatik 7k zerikusia dute maskoten osasunarekin.
  2. Hirugarrenei eragindako kalteak. Nahiz eta zure maskota ondo hezita egon eta oldarkorra ez izan, ez dago bermatuta inoiz ez dela mehatxatuta sentituko edo ez duela ustekabeko erreakziorik izango, adibidez bide publikoa zeharkatuz, haginka eginez edo beste maskota bati —kasurik ohikoena da— edo pertsonei zein ondasunei kalte eginez. Mugikorrak eta betaurrekoak, adibidez, kalteturik gertatu ohi dira horrelako gertaeretan, eta kalte horien erantzulea animaliaren jabea da.
  3. Arriskutsutzat hartzen diren txakurrak. Arriskutsutzat hartzen den arraza bateko txakurra duzu? Zure maskota rottweilerra, pitbulla edo Argentinako dogoa bata —erne, arriskutsutzat hartutako arrazak ezberdinak dira autonomia-erkidego batetik bestera—, litekeena da bizi zaren lurraldean berariazko erantzukizun-asegurua egin behar izatea. Oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Madrilen bakarrik da nahitaezkoa txakur guztientzako asegurua egitea. Gainerako erkidegoetan, berriz, arriskutsutzat hartzen diren arrazetako txakurrentzat soilik egin behar da asegurua.
  4. Galera edo lapurreta. Ez da ohikoa, baina litekeena da zure maskota galtzea edo norbaitek lapurtzea. Horrelakoetan, txakurra bilatzeko eta, urrun aurkituz gero, handik ekartzeko gastuak estal ditzake aseguruak.
  5. Zuk ezin duzunean, txakurra zaintzea. Gerta liteke zure txakurra zaindu ezin izatea, ospitalean denboraldi bat pasatu behar duzulako. Pentsatu duzu inoiz? Hori gertatuz gero, txakurra zaintzeko gastuak estal ditzake aseguruak.
  6. Heriotza. Txakurra hilez gero, maskotentzako aseguruek gorpua kentzeko gastuak estal ditzakete, eta kalte-ordaina ere eman dezakete.

Estaldura horiek guztiak aurki daitezke animaliak aseguratzeko klausuletan, baita beste asko ere, hala nola defentsa juridikoa. Interesgarria iruditzen zaizu? Galdetu LABORAL Kutxan. Izan ere, maskotentzako aseguruak sortu berri ditugu, eta badugu zehatz-mehatz zuk eta zure maskotak behar duzuena.

LABORAL Kutxa aseguruak zure ondasunentzat, zuretzat

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.