Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer aseguru komeni zaizkit?

Zer aseguru komeni zaizkit?

Bizitza ustekabekoz beterik dago: gaixotasun bat, ustekabeko heriotza bat edo etxeko istripu bat… Lehen, ez zegoen gertaera horietatik eta beste batzuetatik babesteko tresnarik. Zorionez, gaur egun ustekabeko edozein gertaerari lasaitasunez aurre egiteko aseguru bat kontratatzeko aukera dugu. Hain zuzen, aseguru batzuk nahitaezkoak dira, esaterako, auto- edo moto-asegurua; etxe-asegurua, hipotekatuta egoteagatik entitate baten aldeko eskubide-lagapena badago; edo gure txakurrarentzako erantzukizun zibileko asegura, Eusko Autonomia Erkidegoan edo Madrilen bizi bagara arraza guztientzat eta gainerako autonomia erkidegoetan bizi bagara arriskutsutzat katalogaturiko arrazentzat.

Nahitaez kontratatu beharreko aseguru horietaz gain, beharbada, gure buruari galdetuko diogu beste asegururen bat kontratatzea komeni zaigun edo gure egoerarako zer ezaugarri dituzten aseguruak diren onenak. Zalantzarik baduzu, gogoratu LABORAL Kutxan adituak garela bankan eta aseguruetan eta egin nahi duzun edozein galderari poz handiz erantzungo diogula.

Auto-asegurua

Aipatu dugun legez, nahitaezkoa da motordun ibilgailuen jabeentzat. Baina, hainbat modalitate daudenez, pertsona askok “motor-ibilgailuen erantzukizun zibileko asegurua” soilik kontratatu ohi dute. Modalitate horrek oinezkoei, beste ibilgailuko gidatzaileei eta bidaiariei, eta gurekin bidaiatzen dutenei eragindako kalteak estaltzen ditu, baina ez gidariari ez ibilgailuaren jabeari (bi horiek pertsona bera ez direnean) eragindako kalteak.  Egunero autoa erabiltzen duten pertsonentzat, arrisku orotako asegurua kontratatzea aukera ona izan daiteke, gure kalteez gain, ibilgailua lapurtzea, autoak sua hartzea edo beste gertaera batzuk estaltzen baititu, kontrataturiko polizak adierazten duenaren arabera.

Etxe-asegurua

‘Arrisku anitzeko etxe-aseguruak‘ suteak estaltzeaz gain beste gertaera asko ere estaltzen ditu, baita etxean giltzak ahaztea ere! Printzipioz, horrelako polizarekin edukitzailea –etxea– eta edukia –gure gauzak– aseguratzen ditugu. Nahiz eta etxea hipotekatuta ez izan, aholkatzen dugu horrelako aseguru bat kontratatzea, ustekabeko batek gure poltsikoan eragin handirik izan ez dezan.

Bizi-asegurua

Printzipioz, familiadun pertsonei zuzendurik dago aseguru hori, hildakoan maite dituztenen egonkortasun ekonomikoa bermatzeko. Halere, merkatuan gero eta bizi-aseguru gehiago daude, edozein egoeratarako pentsatuak eta estaldura hobeekin. Horiei esker, gaixotasun edo istripu baten aurrean, koltxoi bat izango dugu. Horiei honako hauek ere erantsi ahal zaizkie: laneko bajari bermeak eranstea edo gastu medikoak itzultzea, batzuk aipatzearren. LABORAL Kutxan, adibidez, emakumezkoen minbizia diagnostikatzen den kasuetan aseguraturiko kapitala aurreratzen duen bizi-asegurua sortu dugu, hori emakumeen ezintasunaren eta heriotzaren lehenengo kausa eta kausa nagusia baita.

Bidaia-aseguruak

Bidaia bat hasi aurretik kontratatzen dira eta sor daitezkeen ustekabeko gehienetatik babes gaitzakete, hala nola bidaia ezeztatzea, atzerriko mediku-gastuak, osasun-lekualdaketa eta gorpua jatorriko herrialdera aberriratzea. Normalean, gehienezko iraupen bat duten (90 egun jarraian Espainiatik kanpo) noizean behingo bidaiak estaltzen dituzte. Halere, atzerrira maiz (baina iraupen laburreko bidaietan) bidaiatzen duten pertsonentzat urteko modalitateak ere badaude. Etenik gabe 90 egunetik gora kanpoan egongo direnen kasuan, hala nola ikasleen eta langileen kasuan, polizak kontratatu ahal dira. Horien kostua nabarmen handitzen da, baina oso interesgarria izan daiteke barne dituzten estalduren aukera handiagatik.

Enpresentzako eta autonomoentzako aseguruak

Autonomoa bazara edo enpresa bat baduzu, eta denbora batez zure jarduera eten beharra baduzu, gaur egun lasai egoteko hainbat aseguru dituzu. Esaterako, aseguru bati esker, zure negozioko gastu finkoei aurre egiteko eguneroko kalte-ordain bat jaso dezakezu, eta zure laneko makinak edo ekipoak kalte ditzakeen zirkuitulabur edo ezbehar elektriko batetik babestuta egon zaitezke.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.