Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zertan igartzen da LABORAL Kutxa kooperatiba dela?

Zertan igartzen da LABORAL Kutxa kooperatiba dela?

Sare sozialetan behin baino gehiagotan galdetu diguzue hori. «Banka kooperatiboa zarete, eta ados. Baina… zertan igartzen da?». Egia esan, erantzuna txio bakarrean edo Facebookeko iruzkin batean eman daitekeena baino askoz luzeagoa da. Horregatik, tarte hau hartu nahi izan dugu galdera garrantzitsu horrek merezi duen erantzuna emateko.

Hasteko, kreditu-kooperatiba gara, lan-kooperatiba bat, eta, beraz, kooperatiben oinarrizko printzipioen arabera gobernatzen dugu geure burua. Azaldu genizuenez, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak dio «Kooperatiben oinarrizko balioak elkarrekiko laguntza, erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna direla. […] Kideek honako balio etiko hauetan sinesten dute: onestasuna, gardentasuna, gizarte-erantzukizuna eta hurkoarekiko ardura».

LABORAL Kutxa, jendearen aurrezkia bideratzeko eta enplegua sortuko duten industriako eta nekazaritzako kooperatiba berrien garapena finantzatzeko sortu zen, beste kreditu-kooperatiba batzuen antzera.

LABORAL Kutxaren funtsezko ezaugarrietako bat da ez duela burtsan kotizatzen. Ez gaude finantza-merkatuen espekulazio-presioaren menpe, horretan igartzen da kooperatiba garela. Era berean, gure zuzendaritza-organoak ez daude erakunde politikoen esku. LABORAL Kutxa hainbat organo demokratikok zuzentzen dute, eta horien artean Kontseilu Errektorea nabarmentzen da. Goi mailako kudeaketa, zuzendariak ikuskatzea eta kooperatibaren ordezkaritza dira Kontseilu Errektorearen ardura nagusiak. Kideen herena bazkide langileen ordezkariak dira, eta entitatearen goi mailako erabakietan parte hartzen dute.

Entitateko langileak, beste kooperatiba eta bezero partikular batzuk dira LABORAL Kutxaren jabeak. Gure enpresaren “partaide” garenez, gure gizartearen onurarako izango den aberastasuna eta enplegua sortzea sustatzen dugu, hori dugu lehentasun. Banka erabilgarria izan nahi dugu.

Irabazien banaketa

retorno-socia-500lBanka Kooperatiboa garenez, LABORAL Kutxan gidari ditugun balioek eta filosofiak interes komunaren alde egitera bultzatzen gaituzte, norbanakoaren interesen aurretik, eta erabakiak modu demokratikoan eta arduratsuan hartzera eta gure irabaziak gizartean berrinbertitzera. Ez dira hitz hutsak: gure irabazien banaketan islatzen da gure izaera:

Gizarteari itzuli

LABORAL Kutxan tokiko garapenaren alde egiten dugu, eta ikerketa, kultura, kirola eta orokorrean gure gizartearen garapena sustatzen duten proiektuak laguntzen ditugu. Horien artean, garrantzitsuenetakoa eta bereziki harrotzen gaituena Gaztenpresa da, ekintzaile berriei finantzaketa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen dien fundazioa. Bere ibilbidean zehar, 6.800 lanpostu baino gehiago sortu dituzten 3.500 enpresa sortzen lagundu du. Gogoratu ‘gaztea’ enpresa bera izan behar dela, ez hori martxan jarriko duena. Hortaz, ekintzaile izan nahi duen oro ongietorria da gurean.

Gaztenpresak beste edozein ekimenek baino hobeto adierazten du gure izateko arrazoia, baina ez dugu hori bakarrik egiten korporazioaren gizarte-erantzukizunaren esparruan. Saiolanen ere inbertitzen dugu (enpresa-jarduera berriak sustatzeko zentroa), goi mailako hezkuntza eta ikerketa sustatzen ditugu (Mondragon Unibertsitatea eta beste hainbat ikerketa- eta jakintza-erakunde lagunduz, Eusko Ikaskuntza – Sociedad de Estudios Vascos, esaterako), eta lankidetzaren alde egiten dugu, ekimen ugariren bidez.

Jarduera horiek guztiak LABORAL Kutxaren DNA kooperatibistaren osagai dira. Baina ez dira bakarrak. Nahi baduzu, gure web-orrialde korporatiboa bisita dezakezu, kiroletan, kulturan, gizartean edo ikerkuntzan egiten duguna ikusteko, eta baita dirua pertsonen zerbitzura jartzeko egiten dugun ahalegina ere.

Langile, bazkide eta protagonista

Gure izaeraren funtsezko beste alderdi bat da LABORAL Kutxako langile gehienak entitateko bazkide direla (jabeak, beraz, hainbat bezerorekin eta beste kooperatiba batzuekin batera); ondorioz, erabaki garrantzitsuetan hartzen dute parte, Batzar Nagusian modu demokratikoan berresten baitituzte. Izan ere, bazkide langileak garenez, lanean partaidetza eta autonomia sustatzen ditugu. Soldata-politika orekatua dugu, lanpostu bakoitzaren erantzukizunen araberako ordainsariekin. Adibidez, gehien irabazten duenak finantza-erakundeko gainontzeko kooperatibisten batez besteko soldata baino 4,2 aldiz gehiago kobratzen du gehienez, inoiz ez hortik gora. AEBko 500 enpresa garrantzitsuenetan indize hori 1/380 da (hau da, gehien irabazten duenak enpresako batez bestekoak baino 380 aldiz gehiago kobratzen du).

Gure gestioa demokratikoa eta arduratsua da. Bazkide izateaz gain, bankako eta aseguruetako profesionalak eta adituak  ere bagara, eta bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea lehenesten dugu.

Emakumeak eta gizonak, eskubide- eta aukera-berdintasuna

cooperativa-500Balio kooperatiboak pertsona guztien aukera-berdintasunaren aldekoak dira, eta horregatik sustatzen dugu bereziki genero-berdintasuna. Ildo horretan, 1997an “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” egiaztagiria lortu zuen lehen enpresa izan ginen.

Mekanismo horiekin guztiekin eta, kooperatiba izanik, gure bazkide langileen garapen profesionala bereziki zainduz, erabateko inplikazioa eta zerbitzu nabarmena bermatu nahi ditugu, helburu bikoitzarekin: gure bezeroak gogobetetzea eta entitatea ahalik eta modu eraginkorrenean eta arduratsuan kudeatzea, irabaziak gure gizartean berrinbertitzeko.

Euskara, gure lehentasunen artean

euskara-500Azken finean, euskaraz bizitzeko eskubidea beste eskubideak bezalakoa da: gainontzekoen errespetua behar du, haien ahalegina, borondatea eta lankidetza. Baita finantza-erakundeena ere, eta, noski, geurea. Gure bezeroek eskubidea dute gure sukurtsaletan, Telebankan edo Online Bankan zerbitzua euskaraz jasotzeko. Era berean, gure bazkide langileen artean euskara laneko hizkuntza izatea sustatzen dugu.

Eta hori guztia, zertarako?

Berezitasun horiek guztiek ohiko banku edo kutxetatik bereizten gaituzte, eta izateko arrazoi bat dute: LABORAL Kutxa egiten dugunok bazkideak gara, eta ez inoren proiektu bateko soldatapekoak. Horregatik, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzen saiatzen gara. Zuen gogobetetasuna estuki lotuta dago gure lanpostuekin eta gure mandatua betetzearekin: banku-jarduera jakina aurrera eramatea, zeinean irabaziak (materialak eta ukiezinak) sorleku dugun gizartera itzuliko diren, hainbat modutan.

Zuzenean egiazta dezazun nahi dugu. Eta  arloren batean hobe dezakegula uste baduzu, esaiguzu. Guri laguntzeko modurik onena izango da. Eskerrik asko LABORAL Kutxa egiten dugun pertsonengan konfiantza izateagatik.

Kooperatiben abaintalak

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Arduraduna: CAJA LABORAL S. COOP. Gure blogeko azken argitalpenen berri aldizka emateko erabiliko dugu zure helbide elektronikoa. Legitimazioa: Baimena (“harpidetu” sakatzean). Zure harpidetza edonoiz ezereztu ahal izango duzu, gure jakinarazpen guztietan aurkituko duzun aukeran klik eginez edo mezu elektronikoa bidaliz comunicacion@laboralkutxa.com helbidera. Hartzaileak: Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko “Privaty Shield” hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen. Eskubideak: Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, gurekin harremanetan jarrita. Informazio osagarria: Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza.

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Arduraduna: CAJA LABORAL S. COOP. Gure blogeko azken argitalpenen berri aldizka emateko erabiliko dugu zure helbide elektronikoa. Legitimazioa: Baimena (“harpidetu” sakatzean). Zure harpidetza edonoiz ezereztu ahal izango duzu, gure jakinarazpen guztietan aurkituko duzun aukeran klik eginez edo mezu elektronikoa bidaliz comunicacion@laboralkutxa.com helbidera. Hartzaileak: Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko “Privaty Shield” hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen. Eskubideak: Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, gurekin harremanetan jarrita. Informazio osagarria: Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza.

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.