Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2013an gehien irakurri diren gure testuak

Zein finantza-produktu eskaintzen dizugun, nola egiten dugun lan, munduko ekonomiari eta gure ingurukoari begira zein aurreikuspen ditugun eskuartean… blog honetan horrelako gaiei heltzea atsegin dugu. Ez horiei bakarrik, jakina: zure etxeko ekonomia hobeto kudea dezazun aholkatu nahi dizugu, eta zure aurrezkiei, zergei eta diruari buruz izan ditzakezun zalantzak argitu. Baina.. asmatzen al dugu horretan? Zuen komentarioak eta parte-hartzea dira hori jakiteko modurik onena. Horregatik, urte berrian blog honetan irakurri nahiko zenuketena guri esatera animatu nahi zaituztegu.

Ahobizarra kentzeko, 2013an arrakasta gehien izan duten artikuluak erakutsiko dizkizuegu, hau da, azken 12 hilabeteetan gehien irakurri diren hamar berri-mezuak.

 1. Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako kontuak beti bezain eskuragarri dituzu Interneten: Caja Laboral – Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko bat-egitearekin zalantza ugari sortuko zirela pentsatu genuen… eta bete-betean asmatu genuen! 2013an gehien irakurritako berri-mezuan azaldu genuen entitate baten eta bestearen internet-zerbitzuek nola funtzionatuko zuten bat egin ondorengo lehen hilabeteetan. Bederatzi hilabete igaro dira argitaratu genuenetik, finantza-erakunde bakarra gara eta orduan esan genuena pozik esan dezakegu gaur egun ere: bat-egitearen ondoren internetera sartzea beti bezain erraza izango zela zuretzat.

 2. Nola sartu LABORAL Kutxaren lineako bankara: Bat-egitearekin galderak eta zalantzak sortu baziren, pentsatzekoa zen gure marka berriarekin ere berdin gertatuko zela. Urtean gehien irakurritakoen artean bigarren tokian dago LABORAL Kutxaren internet-zerbitzuei buruzko azaroko berri-mezua.

 3. Nola egin errenta-aitorpena Caja Laboral – Ipar Kutxan: Urtean zehar, errenta-aitorpena egiteko garaian eskaintzen diogu gure ekonomiari arreta gehien. Beraz, ez da harritzekoa irakurrienen sailkapenean hirugarren tokian egotea gure zerga-aholkularitza zerbitzuari buruzko berri-mezua.

 4. Eskura ezazu Nocioniren elastikoa LABORAL Kutxarekin! Gure Facebook orrialdean inprimaki erraza bete. Hori da egin behar duzun guztia Andres Nocionik sinatutako elastikoa lortzeko. Urtarrilaren 31ra arte har dezakezu parte. Zorte on! Eta irabazten ez baduzu ere, ez etsi: aurten zozketa interesgarri gehiago izango ditugu zuretzat.

 5. BGAEen fiskalitate berria: Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik dagoen aurrezki-produktua dira, eta urte berriarekin batera aldaketak izango dituzte fiskalitatean. Guztiak azaldu ditugu gure blogean eta pozik gaude azalpenok erabilgarriak izan zaizkizuelako.

6. Behea jo al dugu? Galdera ederra. Ekonomiaren beheranzko kurba eten egin dela eta krisiaren txarrena igaro dela esan al dezakegu? Askok egiten dugun galdera da eta LABORAL Kutxaren Ikerketa Departamentuak erantzun dio berri-mezu horretan, hori ere 2013an gehien irakurri direnen artean dagoena.

 7. Nola lan egin LABORAL Kutxan: Zer egin behar duzu gurekin lan egin nahi baduzu? Nola izan dezakezu sortzen ditugun lanpostu-aukeren berri? Gaia interesgarria irudituko zitzaizula pentsatu genuen, eta zuzen geunden.

 8. Nola sortu zeure kooperatiba: Negozio berriari ekin nahi diozun horri, edo SL edo SA bat izanik erregimen juridikoa aldatzea komeni zaizula uste duzun horri zuzendutako berri-mezua. Informazioa ematen dizugu, kooperatibatik etorkizuneko kooperatibara.

 9. Pay Pal-ekin ordaintzea: Pay Pal internet bidez ordaintzeko (eta kobratzeko) plataforma ohikoenetakoa da. Ideia ona iruditu zitzaigun horren funtzionamendua azaltzea, zerbitzua erabiltzera ohituta ez daudenentzat.

 10. Nola banatzen ditugu mozkinak LABORAL Kutxako bazkideok: “Bada beste modu bat”, hori da blog honen titulua. Banka egiteko beste modu bat, zurekin hitz egiteko beste modu bat, zure aurrezkiak kudeatzeko beste modu bat, funtzionatzeko beste modu bat eta mozkinak banatzeko beste modu bat. Berri-mezu horretan azaldu dizugu guztia, 2013ko irakurrienen sailkapeneko azkenean.

 Orain zure txanda da: zer proposatzen diguzu 2014ari begira? Guk zertaz hitz egitea nahiko zenuke? Adituak garen horretan zuri laguntzeko gaude hemen: etxeko ekonomia eta makroekonomia, aurrezkiak, inbertsioak, fiskalitatea, merkataritza, banka… Gai horietakoren batean laguntzerik nahi al duzu?

 Esaguzu zer nahiko zenukeen irakurtzea eta laguntzen saiatuko gara. Horretarako gaude.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.