Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aurpegia ezagutzeko sistema eta 3D-Touch: Online Bankaren azken berritasunak iPhone Xrako

Aurpegia ezagutzeko sistema eta 3D-Touch: Online Bankaren azken berritasunak iPhone Xrako

Applek aurpegia ezagutzeko edo Face ID sistemaz hornituriko iPhone X smartphonea merkaturatu zuenetik, LABORAL Kutxako hainbat bezerok galdetu digute ea noiz hasi ahal izango diren teknologia hori erabiltzen beren gailuarekin. Jada erabil dezaketela da erantzuna.

Otsailaren 12az geroztik, mugikorrera begiratuta besterik gabe aplikazioan sartzeko aukera ematen duen eguneratzea erabilgarri dago Online Bankan. Keinu hori hatz-markarena baino are errazagoa da eta, gainera, segurtasun handiagoa eskaintzen du.

Hatz-marka eta zenbaki bidezko sarbidea baino seguruagoa

Hala da. Hatz-markak segurtasuna nabarmen hobetzen badu, gu ez garen beste norbait gure Online Bankan sartzea estatistikoki ia ezinezkoa izateraino, aurpegia ezagutzeko sistemak beste urrats bat eman du: erabat segurua da eta, teknologiak aurrera egiten duen abiadura kontuan izanda, baliteke merkatuko hurrengo estandarra izatea.

Gure lurraldean sistema hori ezarri duen lehen erakundeetako bat izan da LABORAL Kutxa, eta lanean jarraitzen dugu, pixkana-pixkana Android sistema eragilea duten gailuetara ere egokitzeko. IOS sistema eragilearekin baino zailagoa da, ordea, marka eta ekoizle bakoitzak bere gailu bereziak garatzen baititu. Halere, norabide horretan ari gara lanean.

Nola has zaitezke Face ID sistema erabiltzen?

Oso erraz. Lehenik, eguneratzea instalatu eta Online Bankan sartu behar duzu. Sistemak galdetuko dizu ea Face ID erabili nahi duzun, azkar eta erraz gidatuko zaitu prozesuan zehar eta erabiltzailea eta sarbide-gakoa zure aurpegi-profilarekin lotuko ditu.

Hortik aurrera, appean sartzen zaren hurrengoan, mugikorraren aurrealdera begiratzeko besterik ez dizu eskatuko gailuak. Zure itxura aldatu baduzu ere, zu ezagutzeko gai da aurpegia ezagutzeko sistema hori, hau da, makilatuta edo makilatu gabe, betaurrekoak jarrita, ilea moztuta edo bizarra utzita, egun argiz zein gauez.

Eta iritziz aldatu eta aurpegia ezagutzeko sistema hori erabili nahi ez baduzu, edo zure mugikorra norbaiti utzi nahi badiozu Online Bankan sartzeko, ez da ezer gertatzen. Face ID utzi eta erabiltzailea eta gakoa erabiltzen has zaitezke berriro. Eta inoiz zenbaki-pasahitza aldatzen baduzu, aurpegia ezagutzeko sistemak ez du jada funtzionatuko, eta lotu egin beharko duzu berriro.

Gogoan izan: zure iPhone X mugikorra erostean aurpegia ezagutzeko aukera konfiguratzen ez baduzu, edonoiz egin dezakezu, smartphonearen ezarpenetan Face ID aukeran sartuta.

Eta erabili 3D-Touch aukera ere sarbidea azkartzeko

Azken eguneratze honetan beste funtzionalitate bat ezarri dugu. 3D-Touch deritzona da, eta iPhone 6S, 6S Plus, 7, 7 Plus, 8, 8 Plus eta X smartphoneetan dago erabilgarri.

Eta erabili 3D-Touch aukera ere sarbidea azkartzeko

Funtzio horri esker, presioarekiko sentikorra da pantaila. Horrela, aplikazioaren ikonoen gainean sakatzen badugu, eragiketarik ohikoenak erabiltzeko sarbide azkarrak agertuko zaizkigu.

Proba ezazu eta esaguzu zer iruditzen zaizun!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Arduraduna: CAJA LABORAL S. COOP. Gure blogeko azken argitalpenen berri aldizka emateko erabiliko dugu zure helbide elektronikoa. Legitimazioa: Baimena (“harpidetu” sakatzean). Zure harpidetza edonoiz ezereztu ahal izango duzu, gure jakinarazpen guztietan aurkituko duzun aukeran klik eginez edo mezu elektronikoa bidaliz comunicacion@laboralkutxa.com helbidera. Hartzaileak: Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko “Privaty Shield” hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen. Eskubideak: Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, gurekin harremanetan jarrita. Informazio osagarria: Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza.

Iruzkin bat utzi

Harpidetu

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.