Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Beharrezkoa da NANa kontu korronte bati lotzea?

Beharrezkoa da NANa kontu korronte bati lotzea?

Azkenaldian, hainbat galdera iritsi zaizkigu blogeko erabiltzaileengandik, Interneten dabilen informazio bati buruz. Beharrezkoa da NANa kontu korronteari lotzea, LABORAL Kutxarekin eragiketak egiteko? Hemen kontatuko dizugu.

Horren arabera, finantza-erakunde guztietako bezeroek NANaren kopia bat eraman behar dute sukurtsalera, baldin eta kontuak blokeatuko ez badizkiete. Egia da hori? Zer dio legeak horretaz? Eta, zer egin behar dugu uneren batean kontu bat blokeatzen badigute edozein arrazoirengatik?

Beharrezkoa da NANa kontu korronteari lotzea, LABORAL Kutxarekin eragiketak egiteko?

Egia da diotena? Legea aldatu egin da?

Argitu beharreko lehen gauza hauxe da: bezeroak identifikatuta izateko betebeharrak hamarkadak daramatza indarrean. Zehazki, 1993ko 19/1993 Legeak bezeroak identifikatzera eta identifikazio-agiri baten (NANaren, pasaportearen edo bizileku-baimenaren) fotokopia gordetzera behartzen zituen bankuak.
2010. urtetik aurrera, apirilaren 30eko 10/2010 Legea indarrean sartu zenetik alegia, agiri horiek eskatzera ez ezik, euskarri optiko, magnetiko edo elektronikoetan gordeta izatera ere behartuta gaude finantza-erakundeok, arreta egokiaren alorreko neurri moduan. Zeregin horretarako, 5 urteko epea ezarri zuen legeak, eta 2015eko apirilaren 30ean mugaeguneratu da. Horregatik, gure bezeroen dokumentazioa eskaneatuz joan gara LABORAL Kutxan, eta horregatik hedatu da lege-aldaketaren bat egon den albistea. Ez da guztiz horrela: legea bera da, baina iraungi egin da ezartzen zituen eskakizunak betetzeko epea.

Eta kontuak blokeatzearena, egia da?

Aukera hori eduki badugu banku-erakundeok. 2010eko legeak ezartzen zuenez, negozio-harremanak eten egin daitezke, bezeroak identifikatzerik eta datu horiek gordetzerik ez dagoenean; beraz, har daitekeen neurrietako bat da kontuak blokeatzearena. Segur aski, zentzuzkoena da, eta bezeroari kalterik gutxien egiten diona, oso erraza baita konpontzen.

Zer egiten du LABORAL Kutxak halakoetan?

2012ko martxoaz geroztik, titular guztien identifikazio-dokumentuak eskaneaturik ez ditugunean, LABORAL Kutxan blokeatu egiten ditugu kontuak, zordunketa eta abonuetarako, eta ez da arazo aipagarririk egon. Beraz, azken hiru urteotan kontuarekin eragiketak egin badituzu, zure NANa daukagulako izango da segur aski.

Joan zen urtarrilaren 15etik, sendotu egin dugu jardunbide hori, eta blokeatu egiten ditugu identifikazio-agiria eskaneatu gabe dugun titularren (titular, baimendu, ahaldundu, administratzaile, txartelen onuradun eta abarren) eragiketak ere (dirua sartzea barne). Normala denez, egoera horretan dauden bezeroak jakinaren gainean jarri ditugu, legeak eskatzen duen dokumentazioa ekar diezaguten.

Zer egin dezakegu kontu bat blokeatzen badigute?

Oso erraza da. Desblokeatzeko, nahikoa da gure sukurtsalen batean identifikazio-dokumentua (indarreko NANa, bizileku-baimena edo pasaportea) aurkeztea, eskaneatzea eta gure zerbitzarietan sartzea. Ezin errazagoa eta bizkorragoa izan.

Gaiaren inguruan dituzuen zalantza guztiak argitu izana espero dugu. Dena den, besteren bat baduzue, ez dudarik egin eta galdetu. Legea aplikatzen arduratsuak izan nahi dugu, baina gure lanean gardenak ere bai.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.