Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Jada hemen da: LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorraren berritasun guztiak

Jada hemen da: LABORAL Kutxaren aplikazio mugikorraren berritasun guztiak

Duela gutxi, urte hau gure banka mugikorrarentzat oso garrantzitsua izango zela aurreratu genizun, eta gaur esandakoa egiaztatzera gatoz, dagoeneko LABORAL Kutxaren telefono mugikorrerako aplikazio berria deskarga baitezakezu.

2Guztiz berritutako banka mugikorra lortzeko eman dugun lehen urratsa da, eta zuek haren berritasun guztiak ezagutu ditzazuela nahi dugu, baita hura probatu eta zer hobetuko zenuketen esatea ere. Aplikazioa lehendik deskargatuta bazenuen, eguneratzeko oharra iritsiko zitzaizun seguruenik. Eta oraindik ez baduzu… Zeren zain zaude? Google Play eta Apple Store plataformetan aurkituko duzu.

Diseinu berria eta berritasun asko

3.euskOrain arte, gure app mugikorrari esker kontuak kontsultatu, intsuldaketak eta transferentziak egin, mugikorra kargatu, Dispon kreditu bat eskatu eta aseguruen eta burtsako zerbitzuetara sar zintezkeen. Aukera horiek guztiak mantendu egin ditugu jakina, baina orain, diseinu berritua, modernoa eta intuitiboa izateaz gain, eta posizio guztiak bistaratzeko modua hobetzeaz gain, zure txartelekin lotutako hainbat eragiketa gehitu ditugu −mahaigaineko bertsiotik egin zitezkeen, baina ez telefonotik−.

Lehen ordenagailuz bakarrik egin zenitzakeen eta orain mugikorrarekin ere egin ahal izango dituzun eragiketak:

LABORAL Kutxako Banka Mugikorraren funtzionalitate berriak

5.euskGainera, gure app berriak telefono bidez bakarrik egin ahal izango diren zenbait eragiketa txertatu ditu.

Hori guztia diseinu berriarekin eta push jakinarazpenekin, hau da, berritasun garrantzitsuenen berri emango dizuten jakinarazpen pertsonalizatuekin, aplikazioan sartu beharrik izan gabe. Zure diruarekin gertatzen den guztia jakin dezazun.

Eta hasiera baino ez da

Hurrengo hilabeteetan, Online Banka berria garatzeko helburuarekin lan egiten jarraituko dugu, diseinu modernoagoa eta nabigazio intuitiboagoa izan ditzan. Gure helburu nagusia gailu guztietara egokituko den teknologia bat lortzea da, zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan funtzionalitate berberak izan ditzazun. Aplikazioan nahiz mahaigaineko bertsioan egindako aldaketa garrantzitsuen berri emango dizuegu, hura ere aldatu egingo baita azken hilabeteetan.

Deskarga estekak

Hasieran esan dizugun moduan, zure feedbacka, iradokizunak, galderak, zalantzak eta kritikak jaso nahiko genituzke. Zuri entzuteko gaude!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Harpidetu

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.