Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kontsumorako bost mailegutik bat mugikorretik eskatzen da dagoeneko

Kontsumorako bost mailegutik bat mugikorretik eskatzen da dagoeneko

Mugikorrak gorakada ikaragarria izan du mailegu bat eskatzeko baliabide gisa. Duela urte-erdi, sistema horren bidez eskatzen ziren maileguak % 7 ziren LABORAL Kutxan. Sei hilabete hauetan, telefonoz bat-batean eskatzen diren kredituen ehunekoa hirukoiztu egin da ia, eta % 19ra iritsi da. Eta, are garrantzitsuagoa dena, joerak bere horretan jarraituko duela dirudi.

Telefono mugikor batetik mailegu bat eskatzea banku-zerbitzuen etorkizun urruneko ideia zirudien duela oso gutxi arte. Orain, ordea, gero eta jende gehiagok erabiltzen duen aukera da. LABORAL Kutxaren Dispon berehalako kredituak mugikorretik, online bankaren bidez, kutxazainetatik, gure edozein bulegotan edo Telebanka zerbitzuaren bidez eska daitezke. Berehala onartzen dira, eta horregatik izan dute hain arrakasta handia.

Mugikorraren gorakadarekin gehien ahuldu den kanala Online Banka izan da. Izan ere, lehen kredituen erdiak gestionatzen zituen ia, eta orain, berriz, kasuen % 32tan baino ez da erabiltzen. Dena dela, online banka gero eta mugikorragoa da, eta agian horixe da gertatzen dena: erabiltzaileek ez dute ordenagailu konbentzional baten aurrean jarri arte itxaroten finantza-eragiketak egiteko, eta naturaltzat hartzen dute “sakelako ordenagailuarekin” ia edozein eragiketa edonondik egin ahal izatea.

Mailegu gehienak Online Bankaren bidez eskatzen dira

Dena dela, mugikorren erabilerak Dispón mailegua eskatzeko izan duen gorakada handia gorabehera, pertsona gehienek Online Banka erabiltzen dute oraindik mailegu hori eskatzeko. Horixe diote 2017ko urtarrileko datuek. Hilabete horretan, Dispón kreditu bat eskatu zuten pertsonen herenek Online Banka erabili zuten. Lautik bat kutxazain automatiko batera joan zen mailegua eskatzera, eta lautik beste batek LABORAL Kutxaren bulego fisikoetan eskatu zuen.

Dena dela, oso alde esanguratsuak daude kredituen zenbatekoan, eskaera egiteko aukeratutako kanalaren arabera. Adibidez, erabiltzaileak bulego fisikoetara joaten dira eskatutako zenbatekoa handia denean, gestorearen aholkularitza pertsonala lortzeko seguruenik. Zenbatekoak nabarmen txikiagoak direnean, berriz, mugikorrak aukeratzen dituzte mailegua eskatzeko. Mugikorren bidez eskatutako kredituen batez besteko zenbatekoa bulegoetan eskatutakoa baino hiru aldiz txikiagoa da. Eta Online Bankan? Baliabide telematiko bidez eskatzen den zenbatekoa gero eta handiagoa da. Hala ere, mugikorretik eskatzen den kreditu motaren eta bulegoan eskatzen denaren artean kokatuta dago oraindik.

Berehalako mailegua, paperik eta konplikaziorik gabe

Berehala emango dizugu, ez duzu ezein dokumentaziorik aurkeztu behar. Itzultzeko epea 1 eta 7 urte bitartekoa da, eta gutxieneko zenbatekoa, berriz, 500 euro. Gainera, istripu-asegurua doan izango duzu, eta baldintza bereziak bizitza-aseguruan (maileguaren kuotarekin ordaindu ahal izango duzu). Epeka ordaintzeko aukera eskaintzen dizutenean, konparatu Dispón kredituaren baldintzekin, hobeak izan baitaitezke.

Dispón mailegua eskatzeko era guztiak

Nahi duzun bezala eska dezakezu Dispón berehalako mailegua: mugikorrarekin, ordenagailutik, bulegoetan, Telebankaren bitartez eta kutxazain automatikoetan. Mugikorrean oso erraza da aurkitzea, pantailaren goialdean ohiko eragiketetarako erabiltzen diren botoietan baitago.

Zure ordenagailuarekin Online Banka erabili nahi baduzu, bi aukera dituzu. Sartu “Produktuak kontratatzea” menuan, eta egin klik “Finantzaketa” aukeran. Bestela, aukeratu “Maileguak” menua eta egin klik “Kontsumorako mailegua kontratatu” aukeran.

Telebanka aukeratzen baduzu, deitu 901 333 444 telefono-zenbakira, eta hartuko zaituen pertsonak nahi dituzun simulazioak egingo dizkizu, epea eta eskatzen duzun zenbatekoa kontuan hartuta, bulegoan bezala. Nahiago baduzu mailegua kutxazain batean eskatu, pantaila nagusian aurkituko duzu aukera; zenbatekoa, epea eta zer kontutan helbideratu nahi duzun adierazi beharko duzu, besterik gabe.

Garbi ikusten al duzu orain Dispón mailegua eskatzeko aukera?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.