Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola erabili Consulting PRO-ren web berria

Nola erabili Consulting PRO-ren web berria

Duela aste batzuk aurreratu genizuenez, Consultting PRO zerbitzua gaurkotu egin da eta berritze horren barruan web-orria eguneratu dugu. Euskadiko eta Nafarroako enpresaburu autonomoentzako eta enpresa txikientzako informazio erabilgarria jasotzen du etengabe.  Artikulu honetan web-orriaren alderdi berri nagusiak azalduko dizkizuegu, eta baita baliabide horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko modua ere.

Zuzenean sar gaitezke orrira edo bestela LABORAL Kutxaren orrialde nagusitik, menu nagusian NEGOZIOAK ETA PROFESIONALAK aukera hautatuta.

ConsultingProWebBerria-01

Modu horretan, PRO bezeroentzako (profesionalak, autonomoak eta negozioak) atari berezian sartuko gara. Bertan gaudela, Consulting PRO atala hautatu eta web-orri berrira sartuko gara.

ConsultingProWebBerria-02

Web berrian, doako aholkularitza-zerbitzuari buruzko azalpenez eta harremanetan jartzeko aukeraz gain, honako atal hauek daude eskura:

Nola bilatu eduki zehatzak webaren barruan

Bilatzailea da webaren berritasun nagusia. Web-orrira bilduz doan informazio guztiaren artean interesatzen zaizkizun edukiak eta zure negozioaren araberakoak iragazteko aukera eskaintzen duen bilatzailea izango duzu eskura.

Bilaketa-iragazkia hasierako orrialdean duzu eskura. Erdialdean honako aukera hauek azaltzen dira: “Zer naiz”, “Zer nahi dut”, “Zer behar dut”. Era berean, iragazkia erabil dezakezu ataletako bakoitzean (Dirulaguntzak, Ekitaldiak, Artikuluak, Berriak, Tresnak).

ConsultingProWebBerria-03

“Zer naiz” kategoriaren barruan, nahi baduzu, edukiak iragaz ditzakezu “Autonomoa”, “Saltokia” edo “Enpresa txikia” (ETEa) aukera hautatuta.

“Zer nahi dut” kategorian, hainbat gairekin lotutako edukiak bila ditzakezu: “Gehiago saltzea”, “Finantzaketa”, “Lehiakortasuna handitzea”, “Izapideak eta gestioak”, etab.

“Zer behar dut” irizpidea erabiliz, honako hauekin lotutako edukiak aukera ditzakezu: “Zergak”, “Lan arloa”, “Legeak eta sozietateak” eta “Dirulaguntzak eta finantzaketa”.

Azkenik, “Esparruak” kategoriaren bidez, edukiak lurraldearen arabera iragaz ditzakezu  (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa edo Nafarroa).

Nahi dituzun kategoriak hautatuta (klikatu eta markatuta azalduko dira), zure bilaketari dagozkion edukiak agertuko dira. Adibidez, “Dirulaguntzak” atalean sartutakoan, “Zer naiz” kategorian “Autonomoa”, “Behar dut” kategorian “Dirulaguntzak eta finantzaketa” eta “Esparruak” kategorian Bizkaia aukeratzen baditut, honako eduki hau azalduko da:

ConsultingProWebBerria-04

Nola egin kontsulta

Negozioaren edo enpresaren gestioarekin lotutako hainbat alderdiren inguruan galderak egiteko eta doako aholkularitza jasotzeko aukera da, hain zuzen, Consulting Proren ekarpen nagusia.

Horretarako, hasierako orrialdean, HARREMANETARAKO atalaren bidez hasierako galdera egiteko aukera izango duzu.

ConsultingProWebBerria-05

Erosotasunagatik edo arreta-ordutegia medio kontsulta telematikoki egin nahi izanez gero, ONLINE KONTSULTA klikatuta, horretarako harreman-inprimakia zabalduko da.

ConsultingProWebBerria-06

Inprimaki bera eskura izango duzu orrialdeko edukietan nabigatzen ari zarela “Egizu zure kontsulta” ikonoan klikatzen baduzu.

ConsultingProWebBerria-07

Consulting PRO egiten dugunon aldetik, gure web berria erabilgarria eta zure enpresa-jardueraren egunerokoan lagungarria izango zaizula espero dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.