Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer egin etxetik urrun txartelik gabe geratzen banaiz

Nori ez zaio inoiz gertatu kutxazain baten aurrean egon eta txartela etxean utzi duela konturatzea? Eta hori kanpoan oporretan zaudela gertatzen bazaizu, adibidez? LABORAL Kutxan bizitza erraztu nahi diegu gure bezeroei eta, horregatik, hainbat irtenbide ditugu dirua txartelik gabe ateratzeko.

 

infografia Zer egin etxetik urrun txartelik gabe geratzen banaiz

Estatuan

Dirua Online Bankako gakoekin ateratzea

Kutxazainaren pantailan, “dirua txartelik gabe ateratzea” funtzioa ikusiko duzu. Aukera hori sakatzean, kutxazainak online bankako kodeak eskatuko dizkizu eta, une horretan, bertan sartu beharreko gako bat jasoko duzu mugikorrean. Urrats horiek jarraituz, behar duzun eskudirua atera ahal izango duzu.

Aukera hori erabili ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzu:

Gure LK Pay aplikazioaren eta Mugikor bidezko Ordainketa funtzioaren bitartez

LABORAL Kutxa Pay aplikazioa deskargatu behar duzu Android sistema eragilea eta NFC antena dituen mugikor batean, eta mugikordainketa funtzioarekin lotu behar duzu txartela. Horrela, zure txartelen doako kopia bat izango duzu beti mugikorrean eta, contactless teknologia erabiltzen duten saltokietan ordainketak egin ahal izateaz gain, dirua atera ahal izango duzu gure kutxazainetan, mugikorra gure contactless irakurgailura gerturatuz. Honako urrats hauek jarraitu behar dituzu:

  1. Deskargatu Laboral Kutxaren LK Pay doako aplikazioa.
  2. LK Pay aplikazioan, lotu txartel bat Mugikor bidezko Ordainketa funtzioarekin (NFC antena duten Android mugikorretan).
  3. Egiaztatu, doikuntzen barruan (aldatu egiten da mugikor batetik bestera, adibidez: Sakatu eta ordaindu), LK Pay ordaintzeko aplikaziotzat hautatuta dagoela.
  4. Erosketak egiterakoan: konektatu NFC antena (aurrez aktibatuta izatea gomendatzen da).

HALCASH sareko kutxazainak

Kasu honetan, norbaitek Halcash transferentzia bat egingo dizu gure bulegoren batetik edo Online Bankatik. Transferentzia egin nahi duen pertsonari zenbatekoa (600 euro gehienez ere) eta telefono-zenbakia eskatuko zaizkio. Horrela, mezu bat iritsiko zaizu gako batekin, eta harekin dirua atera ahal izango duzu sistema horrekin lotuta dagoen edozein kutxazainetan (LABORAL Kutxa, Cajamar, Abanca, ING direct, Bankinter, Evo eta Popular).

Sistemara atxikitako kutxazainen pantailan HALCASH logotipoaren ikono bat ikusiko duzu eta hura sakatu behar duzu. Menuaren barnean, honako hau eskatuko zaizu:

HalCash webgunearen bitartez, kutxazain erabilgarriak kontsultatu ahal izango dituzu, probintziaren eta udalerriaren arabera.

Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionaleko (UNACCeko) kutxa jakin batzuen arteko akordioa

Kutxa batzuen (baserritarren kutxen, banku kooperatiboen eta ingeniarien kutxen) arteko akordioari esker, bezeroa kutxa horietako edozeinetara joan daiteke leihatilan eskudirua eskatzera, betiere NANa erabiliz identifikatu ondoren. Kutxa horretatik, LABORAL Kutxako zure bulego gestorearekin jarriko dira harremanetan eta, eragiketa baimentzen dutenean, eskatutako dirua atera ahal izango duzu.

Eta txartel berri bat behar badut?

Aipatutako aukera horietako bakar bat ere erabiltzerik ez baduzu, LABORAL Kutxaren edozein bulegotara edo helbide jakin batetara txartel berri bat bidaltzeko eska diezaiokezu Telebankari (901 333 444). Gogoratu, txartel berri bat eskatzen duzunean, gure LK Pay aplikazioan hura Mugikor bidezko Ordainketa aukerarekin lotu dezakezula, baita oraindik fisikoki jaso ez baduzu ere. Horrela, saltokietan ordainketak egin eta gure kutxazainetan dirua atera ahal izango duzu.

Atzerrian

Mugikor bidezko Ordainketa LK Pay erabiliz

Estatuan bezala, ordainketak egiteko mugikorra erabil dezakezu contactless teknologia duten saltoki guztietan, zure txartelaren doako kopia bat izango baituzu mugikorrean.

Moneygram

Moneygram bidez dirua transferi dezakezu atzerrira. Halcash aukerarekin bezala, Moneygram bidez transferentzia egin dezala eska diezaiokezu beste norbaiti, eta zuk diru hori atera dezakezu une horretan zauden lekuko Moneygram bulego gestore batean.

Horretarako, dirua bidaliko dizun pertsonaren datuak eta zure datuak (onuradunarenak) adierazi behar dituzu, transakzioan sortutako erreferentzia aurkezteaz gain. Hamar minutuko epean, erreferentzia horrekin eta identifikazio-agiri batekin ager zaitezke transferitutako dirua ateratzeko, une horretan zauden herrialdeko MoneyGram bulego batean. Oso garrantzitsua da pertsona onuradunaren izena eta identifikatzaile-zenbakia bat etortzea.

Nazioarteko VISA

Atzerrian bazaude eta zure VISA txartela galdu baduzu, lehenengo Nazioarteko Visara deitu behar duzu txartela blokea dezaten. Dei horretan, larrialdietarako eskudirua eska dezakezu. Hau da, munduko edozein lekutan eta ordu gutxi batzuetan eskudirua ateratzeko zerbitzua eskaintzen dugu, modu estrategikoan kokatuta dauden Western Unionen larrialdi-zerbitzuetarako zentroetan. Zerbitzu hori ZORDUNKETA-txarteletarako eta KREDITU-txarteletarako da baliagarria. Hona hemen Nazioarteko Visa zerbitzuaren telefono-zerrenda bat, kasuan kasuko herrialdearen arabera.

Txartel berri bat eskatzea

Estatuan bezala, Telebankara (901 333 444) dei dezakezu txartel berri bat bidal diezazutela eskatzeko. Gure VISA ORO txartelen bidaia-aseguruarekin, bidalketa hori doakoa izango da. Txartela bidaltzeko denbora herrialdearen eta lekuaren araberakoa izaten da, baina, batez beste, egun batekoa da Europan, eta 3-4 egunetakoa gainerako herrialde guztietan. Ez ahaztu, LK Pay aplikazioaren bitartez, txartel hori Mugikor bidezko Ordainketa aukerarekin lotu dezakezula, baita fisikoki jaso ez baduzu ere. Horrela, ordainketak egin ahal izango dituzu contactless teknologia erabiltzen duten saltokietan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.