logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zure gainerako entitateetara hedatu dugu Argitu, kontu guztiak argi izan ditzazun

Zure gainerako entitateetara hedatu dugu Argitu, kontu guztiak argi izan ditzazun

Duela hilabete batzuk gure banku-gehitzailea jarri genuen abian Online Bankan eta Banka Mugikorrean, aukera izan dezazun LABORAL Kutxan zein beste finantza-erakunde batzuetan dituzun kontu eta txartel guztietako mugimenduak modu zentralizatuan egiaztatzeko. Zerbitzu horren bidez lagundu nahi genizun zure finantza guztien egoera klik bakar batean bistaratzen, etxetik irten gabe eta sarbide-gako bakar bat ere idatzi gabe.

Argiago, grafikoago

Orain beste pauso bat eman dugu zure kontuak argitzen laguntzeko: 2021eko urtarriletik aurrera, zure finantza pertsonalak ikusten jarraitu ahal izango duzu, baina askoz modu grafikoago batean, tauletan banatuta, eta erraz irakurri eta ulertzeko moduko diagramekin. Nola? Argituren bidez. Izan ere, Online Bankako atal berritzaile horretan integratu ditugu beste finantza-erakunde batzuetan egiten dituzun mugimenduak, zure banku-posizio guztiak kontrolpean izan ditzazun begirada bakar batez.  Horrela, ideia zehatza izango duzu zure finantzen egoera errealari eta azken hilabeteetako bilakaerari buruz, modu errazean eta betiko segurtasun eta konfidentzialtasun berberekin.

Aukera berriaz baliatzeko, zure kontu eta txartelei dagozkien finantza-erakunde guztiak gehitu behar dituzu gure Online Bankan, besterik gabe. Ondoren, nahikoa duzu Argituren ikonoan klik egitea —hontzaren itxura du, eta posizio guztien ondoan dago— eta… voilá! Zure diru-sarrerak eta gastuak ikus ditzakezu, grafikoetan banakatuta, hilez hil edo kategorien arabera. Gainera, kontu batekin edo gehiagorekin egin dezakezu aldi berean.

Ingresos vs gastos

Eta LABORAL Kutxako mugimenduak eta beste erakunde batzuetakoak bereiz ditzazun, kategoria bakar batean sailkatuko dira beste banku horietako eragiketak, erakundearen izena adierazita grafiko eta taula gehienetan. LABORAL Kutxaren kontuetako mugimenduak, berriz, kontzeptu eta koloreetan banakatuta ageriko dira, orain arte bezala. Gastu, sarrera, transferentzia, helbideratze eta abarren xehetasuna behar duzunean, kontzeptu horren gainean klik egin besterik ez duzu egin behar, lotutako mugimendu guztien berri izateko. Eta berariazko kontsulta bat egin behar duzunean —dela LABORAL Kutxari buruz dela gehitutako beste finantza-erakundeei buruz—, kontuak iragazi ahal izango dituzu, interesatzen zaizkizunak soilik aukeratuta.

aho

Argituren funtzionalitate berriak ezagutu nahi badituzu, has zaitez gaur bertan erabiltzen: sartu zure Online Bankan edo zure Banka Mugikorrean eta bilatu zure kontuak inoiz baino argiago ikusten lagunduko dizun hontza. Eta gogoratu: zalantzaren bat baduzu, kontsultatu ahal diguzu Twitterren, Facebooken eta bezeroaren arretarako gainerako kanaletan, baita telefonoz eta Whatsapp bidez ere.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Harpidetu